Live

Eli Pagola - Iñaki Sanz Azkue

Botak Lokatzetan | Genetika azterketei esker ezagutzen dugu Liolepis sugandila

Ikerketa genetikoek iraultza ekarri zuten sugandilen mundura. 2005 urtera arte uste zen Iberiar pentsula osoan Podarcis hispanicus sugandila zegoela. Genetika azterketei esker baina, bakarra izatetik zazpi espezie izatera pasa ziren. Horien artean Euskal Herrian maiz ikus daitekeen Liolepis.

Audio_placeholder

Botak Lokatzetan | Genetika azterketei esker ezagutzen dugu Liolepis sugandila

Loading player...
 Liolepis sugandila
Liolepis sugandila (Iñaki Sanz Azkue (Aranzadi))

Ikerketa genetikoek iraultza ekarri zuten sugandilen mundura. Aurretik espezie bera zirenak, espezie berezituak zirela konturatu ziren zientzialariak. Iberiar penintsula osoan Podarcis hispanicus zegoen, eta jakina zen gorputz eta tamaina aldetik berezitasun batzuk zituztela. Genetika sartu zenean baina, ikusi zuten diferentzia horiek handiak zirela eta espezie bakarra izatetik, zazpi espezie izatera pasa ziren.

Denboraldiko azken ’Botak Lokatzetan’ tartean Liolepis sugandilari buruz aritu gara, genetikari esker ezberdindutako zazpi espezie horietako bat, Euskal Herrian aski ezaguna eta uda egun zuteneko azken orduetan errez ikus daitekeena. Mediterraneo

Beroa gustatzen zaio Liolepis sugandilari, mediterraneo klima jatorriko espeziea da, baina Nafarroa hegoaldean eta Araban espezie arrunta da. Gipuzkoa, Bizkaia eta Iparraldean horma sugandila da arruntagoa baina,  kostaldean eta erreka inguruko leku eguteretan topatuko dugu Liolepis sugandila.

Nola bereizi horma sugandila eta Liolepis sugandila?

Ba erantzun zaila du galdera horrek. Horma sugandilak eztarri inguruan V formako ezkatak ditu, ilunak. Aldiz, Liolepis sugandilak puntutxoak ditu. Horma sugandila handiagoa da eta muturra ez du hain zorrotza, horrek lotura du bizitokiarekin. Horma sugandilak etxe ingurutan bizi dira eta mendi inguruko basoetan, zirrikituekin ez dute hainbesteko loturarik. Aldiz, Liolepisa eguterazalea da eta arroka zein harria gustatzen zaizkie, hortik mutur estua. Ezberdintasuna badituzte bai, baina horiek ikustea da zailena.

 

Jaurlaritza Logoa