Live

Bigarren Kafea

«Norberak erabaki behar luke bete burua zerekin identifikatzen duen»

20. edizioa du aurtengo Zinegoak jaialdiak, Bilboko LGTBIQ+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen festibalak.  Aurten fokoa identitate aldakorretan jarri nahi izan dute eta «L eta G ez diren siglei ikusgarritasuna gehiago» ematen saiatu dira. 

Audio_placeholder

«Norberak erabaki behar luke bete burua zerekin identifikatzen duen»

Loading player...

Horiz jantzi zaigu Bilbo. Horiz jantzi da, Tourra hemendik hasiko delako, eta Gran Depart festaren baitan gaudelako. Horiz jantzi da Bilbo, baina baita morez, arrosaz, urdinez, laranjaz… 

Hasiera ekitaldia astelehenean egin arren, iragan ostiraletik martxan dagoelako Zinegoak jaialdiaen 20. edizioa. Bilboko LGTBIQ+ Nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia da eta uztailaren 3ra bitartean luzatuko da. 50 ekintzekin ospatuko dute hogeigarren edizio hau eta Bilbon zehar barreiatutako hamahiru egoitzetan egingo ditu geldialdiak, Lekeitiorekin batera. «Lehen aldiz antolatu dugu ekainean. Astelehenean jende asko izan zen irekiera ekitaldian, beste egunetan ere jende asko dabil eta oso pozik gaude» esan digu Julen Nafarratek. 

Gainera,ZG Hedapenaren bidez, Euskal Herriko hainbat txokotan ibili dira azken asteetan. «Aurten Bilboz haratago, Euskal Herriko 50 herritan egon gara; helburua profesionalizatzea eta gauzak hobeto egitea da». Eta aurreikusitakoa lortzen ari dira. «Lehen LGTBIQ+ inguruko jendea etortzen zen eta orain kolektibotik kanpokoak ere gerturtazen dira eta asko ikasten dute» esan digu Nafarratek. 

Aurtengo edizioko proposamenen artean, aipagarriak dira sexu-loraldia, geure burua ezagutzea (Lobo e cão, Something You Said Last Night), gure gorputzen gozamena (Fierce: A Porn Revolution), jatorrira itzultzea (Liuben), oroitzapenen gordailua (Casa Susanna, Anhell69), egitura zapaltzaile hegemonikoak ezabatzeko borroka (Wildhood, Who I Am Not) eta beste mundu batzuk erakusteko eta pentsatzeko ilusioa (Alteritats, De noche los gatos son pardos). «Jasotzen ditugun lanik gehienak dramak dira; jendeak esaten digu LGTBIaren inguruan umorezko lanak egin behar liratekeela, ea lortzen dugun».

 

Jaurlaritza Logoa