Live

BIGARREN KAFEA

IBIL BEDI: «Taldearekin sentitzen dugun arrakasta handiena izan da jendea ezagutzea»

‘Goldea’ izena jarri dio Ibil Bedi taldeak bere hirugarren diskoari. 10 abesti berriko lan honetan, Amets, Eder, Javier, Ibai eta Areta betiko moduan aritu dira, hain ohiko duten xumetasunarekin, eta doinu lasai bezain landuak une indartsuagoekin tartekatuz.

Audio_placeholder

IBIL BEDI: «Taldearekin sentitzen dugun arrakasta handiena izan da jendea ezagutzea»

Loading player...

Bigarren kafea hartzen izan ditugu Areta, Amets eta Ibai, eta diskoaren nondik norakoen inguruan sakontzeaz gain, taldearen giza oinarri sendoak ezagutu nahi izan ditugu.

Duela bi hilabete inguru kaleratu zuten lana, eta kontzertu batzuk eman dituzte jada. Lehen galderan konztertu honen inguruko harreak zer sorrarazi dien galdetu diegu. «Espero genuen hasiera potentea izango zela, lan asko egin dugu” aipatu digu Ametsek. Izan ere, disko berriko abestiez gain, kontzertuak antolatu, diseinatu eta jotzerako orduan, taldeak gauzak bere erara egin nahi izan ditu oraingoan ere, horrek dakarren lan kargarekin. «Kudeaketa guztia zuk egin, tokia alokatu.. zu zara erantzulea, hala, kontzertuak hartu du show formato bat» gehitu du Ibaik. Udan zehar izango da Ibil Bedi ikusteko aukerarik beraz ez galdu.

‘Goldea’ diskoaren atzean zegoen ideia edo kontzeptuaren inguruan galdetzean, talde moduan nola funtzionatzen duten azaldu nahi izan digute. «Ibil Bedik ez du inoiz elkarrizketa bat izan esateko: zeren inguruan egingo dugu diskoa?. Lehenego datoz abestiak, eta gero diskoa» esan digu Aretak, kantuen aldaketa prozesuak duen garrantzia azpimarratuz.
«Asko aldatu dira kantuak lehen zirriborrotik” gehitu du Ametsek.

Eta hitzak? Nabari da, tratamendu sonikoa zaintzeaz gain, hitzek ere badutela barne mundu eta prozesu bat. Baina zeinen ardura dira? Eta nork kantatzen ditu? «Ametsen letrak, ametsek; eta Ibaik egindakoak, Ibaik abestu ditu, depende ze abesti den, ez du zentzurik zuk idatzitakoak beste batek kantatzeak».

Zaila da Ibil Bediren soinua definitzea, nahiz eta instrumentuen dinamikak izugarri landu eta bakoitzari bere lekua eman, Ibaik aitortu digu, «gure kasuan jende asko izan da erreferente soinuari dagokionez, baina saiatu gara gure soinu propioa sortzen». «Ibil Bediren gauza dibertigarri bat da abesti bakoitza estilo desberdin batean egon daitekeenez, ez dela beharrezkoa guztiz definitzea gure estilo edo soinua» adierazi du Aretak.

Eskerrak bideari kantatzen zuten eurek abesti batean. Eta bide horren inguruan galdetu nahi izan diegu, nora iritsi baino nola iritsi nahi duten eta orain arteko zein balantze egiten duten. Ametsek argi du. «Taldearekin sentitzen dudan arrakasta handiena izan da jendea ezagutzea, eta beraiekin, musikaren bitartez, espazio batzuk konpartitzea».

Jaurlaritza Logoa