Live

Josu Waliñoren esanetan .eus domeinuak euskari toki nabarmen bat ematen dio Interneten eta euskararen normalizazioan eta digitalizazioan nahiz eraldaketa digitalean ekarpena garrantzitsua suposatzen du. Batez ere, internetek gaur egungo gizartean duen garrantzia haintzat hartuz «euskarari toki bat, babesgune bat, erakuslehio bat» ematen diola azpimarratu du PuntuEus fundazioko zuzendariak. Ohartarazi du hizkuntza batek ez duela etorkizunik ingurune digitalean elkurik ez badu.


