Live

Garazi Castaño

Adimen artifiziala eta sorkuntza. IA DENA baleko denean

Adimen artifiziala eta sorkuntzaren arteko harreman gatazkatsuaz hausnartuko dute Azpeitian, Kulturaz Kooperatibak antolatutako IA DENA jardunaldietan. Hainbat ikertzaile eta sortzaile gonbidatuko dituzte eginkizun horretarako.

Audio_placeholder

Adimen artifiziala eta sorkuntza. IA DENA baleko denean

Loading player...
IA DENA jardunaldiak antolatuko dituzte ekainaren 17an.
IA DENA jardunaldiak antolatuko dituzte ekainaren 17an. (Kulturaz Koperatiba)

Galderak. Asko dira adimen artifizialak azken hilabeteotan sortu dituenak. Eta erantzun gutxi ditugu momentuz. Horrek ez du ekidin, baina, geure bizimoduetan adimen artifiziala oinarri duten tresnak bete-betean txertatzeko. Kulturgintzan ere bere tokia azkar topatu du teknologia mota honek.

Azpeitiko Kulturaz Kooperatibak gaiari heldu nahi izan dio ikasturteari amaiera emateko. CAF-Elhuyarreko sorkuntza bekaren laguntzaz 'IA DENA: adimen artifiziala sorkuntzan' jardunaldia antolatu dute, ekainaren 17an. Sorkuntzatik, antropologiatik, artetik, filosofiatik... hainbat ertz eta ikuspegitik hausnartuko dute sormena eta adimen artifizialaren arteko harremanari buruz. Egun osoan zehar hamaika gonbidatu bertaratuko dira Azpeitira. Tartean, Irati Berasategi fisikari eta filosofoa edota Martin Etxauri 'Txo!?' sortzailea.

Jaurlaritza Logoa