Live

NAIZ IRRATIA

Tourreko iraganeko bizipenak eta aurtengoaren zuzenekoa NAIZ Irratian

Euskal Herritik abiatuko da txirrindularitzaren urteko hitzordu nagusia eta NAIZ Irratiak jarraipen berezia egingo dio. Berotze lanetan, Tourra barru-barrutik bizi izan dutenak izango dira protagonista 'Ni Tourrean izan nintzen' seriean eta uztailaren 1etik aurrera zuzenean eskainiko du lasterketa. 

Audio_placeholder

Tourreko iraganeko bizipenak eta aurtengoaren zuzenekoa NAIZ Irratian

Loading player...
2018ko Tourreko une bat
2018ko Tourreko une bat (FOKU)

2023ko Tourraren lehen hiru etapak Euskal Herrian izango dira eta berezia da, ondorioz, aurtengo edizioa. Uztailaren 1etik aurrera NAIZ Irratian jarraitu ahalko dute zaleek txirrindularitzaren urteko hitzordu nagusia. Donostiako NAIZ gunetik egindako emankizuna izango da eta hala nahi duenak irratiko lan taldearekin ikusi ahalko du pantaila erraldoian etapa. 

Lehen pedalkadak gurean izateak jarraipen berezia egiteko bide ere eman dio NAIZ Irratiari. Hala, Bilbon izango den zaleen gunetik abiatuko du irratiak jarraipen berezia, ekainaren 29 eta 30ean. Bertan izango da 'Ni Tourrean izan nintzen' serie bereziko azken elkarrizketa, Marino Lejarreta handiaren eskutik. Elkarrizketa saio berezi hauen bidez Tourra barru-barrutik bizi izan dutenen bizipenak berreskuratuko ditu NAIZ Irratiak. Mikel Astarloza izan da lehen gonbidatua, bederatzi alditan izan da bertan. Txikitako ametsa zuen eta orain, aurtengo edizioa «hemen herri bat dagoela erakusteko» baliatzeko deia egin du. 

Ion Garate kirol erredaktoreak eta Maite Bidarte NAIZ Irratiko saioen arduradunak eman dituzte jarraipen bereziaren xehetasunak Informazioaren Harian. 

Jaurlaritza Logoa