Live

Bigarren Kafea

Armairu aldaketa jasangarria

Uda ate joka dugu eta bezperan armairu aldaketa eginda etorri da Maria Romero Laspiur. Urte-sasoi aldaketarekin arropa erosteko bulkada sentitu dezakegu, baina diseinatzaileak kontsumo jasangarrirako gomendio batzuk eman dizkigu. 

Audio_placeholder

Armairu aldaketa jasangarria

Loading player...

Ekaina hasi da eta tenperaturak igotzen doaz. Horregatik, neguko arropa gorde eta udakoa ateratzen hasi gara. Horrelakoetan azken denboraldietan erabili ez dugun arroparekin topo egiten dugu, eta horiekin hainbat gauza egin daitezkeela aipatu digu Maria Romero Laspiur diseinatzaileak. «Azoka txiki moduko bat sortu ahal dugu lagun edo familiarekin, arropa aldaketa edo trukeak egin daitezke» esan digu. 

Jende askok eguraldi ona ikusita arropa erosteko gogoa erakusten duela dio, eta horrelakoetan «interesgarria da bigarren eskuko dendetara jotzea edo daukaguna berrerabiltzea» aipatu digu Laspiurrek. Donostiako Bedfor St denda, Bilboko Pura Madre, Iruñeko Caramelo Vintage edo Miarritzeko Fadead Vintage. «Gero eta gehiago daude eta hauetako batzuetan eraldatu egiten dute arropa, berriak sortzeko. Hori oso ona da, jasangarritasunaren barruan birsortzea delako». 

Dendez gain, merkatuak ere topatu ditzakegu, adibidez bezala, «Ipar Euskal Herrian bigarren eskuko merkatuak egiten dira, arropa nahiz altzairua saltzen dutenak eta giro polita dutenak» dio diseinatzaileak.  Horrez gain, udan artisau merkatuak bueltatzen direla dio, «Gabonetatik hona geldialdia egion da eta orain eguraldia aprobetxatzeko berriz ere bueltan dira». 

Horietako bat da Nomadak Gaitun azoka eta berari buruz aritu gara Dinatu taldeko Leire Aiartzaguenarekin. Durangon egingo duten azokari buruz hitz egin dugu. «azoka ibiltaria da eta probintziz probintzi Bizkaiara bueltan Durangok potentzial handia duenez, bueltatu egin gara. Ekoizle txikiekin azoka ezberdin bat izatea nahi genuen, eta Durangon badago mugimendu hori». 

Jaurlaritza Logoa