Live

Bigarren Kafea

Oinez, bizikletarekin edo uretan; bidaiatzeko proposamenak Angel Cuerdoren eskutik

Oporrak noiz iritsiko zain bizi gara asko, eta uda garaia gerturatzen doan ahala, Angel Cuerdo bidaiariak proposamenen zerrenda osatu digu. 

Audio_placeholder

Oinez, bizikletarekin edo uretan; bidaiatzeko proposamenak Angel Cuerdoren eskutik

Loading player...
Angel Cuerdo Itsaso Beltzean
Angel Cuerdo Itsaso Beltzean

Oinez, bizikleta batekin eta ibaiak zeharkatuz, edozien motatako bidaiak ditu gogoko Angel Cuerdo Galarragak. Horregatik, gure entzuleentzat proposamenen zerrenda osatzeko eskatu diogu. 

Aurrekontu handirik gabe ere, bidaia ederrak egin daitezkeela azpimarratu nahi izan du Cuerdok. Horregatik, oinez egindako bidaiak proposatu dizkigu. Euskal Herriko mendietatik zehar, herriak ezagutzen joateko gonbita egin digu. «Uda izaki, seguru herriko festa giroa egongo dela herri askotan eta ziur sorpresa askorekin egingo dugula topo», dio bidaiariak. Horrez gain, Donejakue Bidea eta Pirinioetako bideak planteatu dizkigu. 

Hala ere, aurreztuz gero, urrutira joateko aukera aurkeztu digu, Peru edo Islandiara, besteak beste. «Islandiako bizimodua eta hotelak garestiak dira, baina diote munduan dagoen trekking politena han dagoela, Skógafosss ur-jauzira doana». 

Oinez egiteko bidaiak baztertzen dituenarentzat, bizikleta proposatzen dio Angelek. «Etxetik bertatik bizikletarekin atera, eta Parisera joan» edo «Danubio ibaia jarraitzea, ibai baten altzoan gauza asko topa ditzakegu eta». 

Eta azkenik, piraguaren aukeraz aritu gara. Ebro ibaian murgiltzra, edo euskal kostaldea piraguaz egitea, adibidez. Hori bai, «itsasoen kontuetan komenigarria izaten da binaka joatea, txorakeria txiki bat arazo handi bilakatu daiteke eta».

Entzun Angel Cuerdoren proposamenak Bigarren Kafean. 

Jaurlaritza Logoa