Live

Oinatz Aizpuru

«Publikoa defendatzen dugu bilbotar guztien ongizatearentzat»

'Publikotasunaren indarra' du lelotzat Bilboko Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzak kanpaina honetan. Zerbitzu publikoak direla aukera berdintasunaren bermea uste du Ana Viñalsek, alkategaiak. «Martxan dagoenaren kontrako eredua» nahi du turismoan eta prebentziozko neurriak aldarrikatu ditu.

Audio_placeholder

«Publikoa defendatzen dugu bilbotar guztien ongizatearentzat»

Loading player...
Ana Viñals Bilboko Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzako alkategaia
Ana Viñals Bilboko Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzako alkategaia (Naiz Irratia)

Publikotasunaren indarra hartu du lelotzat Bilboko Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzak. Osasunean, hezkuntzan, zaintzan... publikoaren alde egiten du Ana Viñalsek, Bilboko alkategaiak ez «beste batzuk bezala batzuen poltsikoak betetzeko pribatuaren alde».

Turistifikazioarekin eta etxebizitza turistikoekin Viñals kezkatuta agertu da. «Prebentzio neurriak» behar direla uste du Donostia edo Bartzelona bezala ez geratzeko. Turismo «orekatua» nahi du, «udalak nazioartekoan apostatzen duen bitartean». Eredu «jasangarria» sustatu nahi dute, «hurbilekoa». Proposamen zehatzetan, tasa turistikoa ezartzea eta pisu turistikoak kontrolatzea aipatu ditu. Bilbon pisu turistikoen %40 ilegalak direla dio eta ez dituztela baldintzak betetzen.

Halaber, Bilboko auzoen alde egin du banaketa ekitatiboaren alde. Auzokide plana du martxan Aburtoren udalak, baina Viñalsek behar propioei erantzuteko programak nahi ditu. Zentzu horretan, etxebizitzaren egoera dramatikoa dela dio eta alokairuzko etxebizitzen alde egin du, herritar bakoitzaren soldataren araberakoa.

Aitortu du herritarrekin konektatzea ez dela erraza, Udala bera urruneko zerbait delako. Inkestek beherako joera eman arren, azken uneraino jarraituko dutela esan digu eta programaren araberako aliantzak sustatuko dituztela.

Jaurlaritza Logoa