Live

Garazi Castaño

«Nostalgia modan dago, gure belaunaldia oso goiz hasi da atzera begiratzen»

Formol Laborategia osatzen dute Edurne Azkarate, Mikel Ibarguren eta Intza Alkortak. 2019an ekin zioten 'Album' obra egosteari; belaunaldi bati «omenaldi absurdo» bat egiteko funtsarekin. Agur esango du 'Album'-ek larunbatean, lagunartean, Errenteriako Lekuona Fabrikan antolatu duten festan.

Audio_placeholder

«Nostalgia modan dago, gure belaunaldia oso goiz hasi da atzera begiratzen»

Loading player...
Mikel Ibarguren, Edurne Azkarate eta Intza Alkorta
Mikel Ibarguren, Edurne Azkarate eta Intza Alkorta (Formol Laborategia)

«60 litroko Altusa jaso bagenuen guk, hurrengoei totebag bat uztea da izan daiteke helburua». Hala azaldu digu, sintesi moduan, 'Album'-en funtsa Edurne Azkaratek (Oion, 1993). 2019an hasi zen hirukotea lanean, haien belaunaldiak jasotzen dituen epai eta etiketei erreparatu nahian. Aurreiritzi horietako bat da, esaterako, 90aren bueltan jaiotakoak ez direla antzerkira joaten. Hori lantzen eta aurre egiten saiatu dira, besteak beste. «Erantzunak topatzea baino, galderekin gehiago galdu garela esan genezake». Herriz herri antzokiak bisitatu dituztenean jaso dituzten erreakzioez galdetuta, hausnarketa bera konpartitzen duen jende masa bat topatu dutela azaldu du Azkaratek.

90eko hamarkadari oda bat da 'Album' antzezlana, umore absurdoz blaituko alegatua. «Oso absurdoa da 30 urte bueltan dagoen jendeari omenaldi bat egitea, baina aldi berean beharra sentitzen genuen. Horrek gure buruari barre egiteko eta nartzisista hutsak izatearen epaiari buelta ematearen nahia irudikatzen du ». Omenaldi bat egitea, hain justu, «gure belaunaldiaren absurdismoa ongi irudikatzen duela» uste du Azkaratek.

Agurra, Formol estilora

Larunbat honetan oholtzaratuko dute azkenekoz 'Album', Errenteriako Lekuona Fabrikan. Hitzordu berezia antolatu dute, «lagunarteko» ospakizun handia. 'Nire Bizitzakin Ez Dakit Zer Egin Fest' Errenteriako Alamedan, arratsaldeko 18.00etan hasiko da. Elektropottotte elektrotxarangak Lekuonaraino gidatuko du jendea. 20:00etan azken 'Album'-aren txanda izango da eta ostean lagunen txanda: Dj Miau eta lagunak eta Merina Grisen emanaldiek gauari itxiera emango diote.

Jaurlaritza Logoa