Live
Euskal Herriko musika jaialdien azterketa kritikoa egin asmoz idatzi du Jon Urzelai Urbietak (Zumarraga, 1990) 'Su festak. XXI. mendeko Euskal Herriko musika jaialdiei buruzko saiakera bar'. Egun, jaialdiei hausnarketarik gabe eta modu akritikoan begiratzen zaiela uste du Urzelaik.
«Euskal kontrakultura» eta balio eraldatzaileak sustatzen dituzten jaialdiak galtzen joan direla uste du, ikuspegi merkantilista baten mesedetan. Gaur egun, kontsumoaren sustapenarekin, nazio- eta hiri-markak sortzearekin eta turismo jarduerarekin lotura handiago dute jaialdiek. Musika industriaren baitako aldaketak ere azpimarratu ditu: disko gutxiago saltzen da eta, ondorioz, jaialdiak diru-iturri nagusienetako bat bihurtu dira. Gentrifikazio prozesuek eta hirien eraldaketek ere izan dute zerikusia: «kulturaren rola erakuslehioarena da».
Pandemia osteko egoerak ez du tendentzia eten; «inertzia zaharrak indartu» egin direla uste du Urzelaik. Jaialdiak jarri ditu fokopean, baina kultura-politiken kritika orokorrago bat sustatu nahiko luke.