Live
Maiatzaren 3ko saioa hainbat izen handirekin irekiko dugu. Alde batetik, Pete Seeger, folk generoan figura garrantzitsua izan zena gogoratuko dugu eta bertzetik, James Brown, soularen aitabitxia. Bertzalde, Mary Hopkin abeslari galestarra zorionduko dugu. Eta 80. hamarkadan Soft Cell sortu zuen Dave Ball musikari eta ekoizle britainiarra. Euskal Herrian ere geldituko gara, Miren Narbaiza, Mice, zoriontzeko. Dalida kantari frantsesa ere ekarriko dugu Gramofonora, Paroles Paroles kantu ezagunaren bitartez. Eta abesti ezagunen artean ere bai, Aerosmithen Crazy. Saioa isteko, orain 3 urte zendu zen The Stranglers taldeko, Dave Greenfield gogoratuko dugu.
Sports
Kontxako bandera zuzenean, NAIZ Irratian
Sports
«Sistema berria atera bitartean, polita litzateke berdin sentitzen garenon dimisioak pilatzea»
IRRATIA
«Urteak daramatzat etxean lan onak egiten, eta plazan erakutsi nahi nuen noizbait behintzat»
IRRATIA
«Epe luzera ari naiz lanean, nire bertsiorik onena topatu nahi dut zazpi-hamar urtera»
IRRATIA