Live

Iskandar Hamawy

Jack Destripaseriesen lehen gomendioak: 'The Curse', 'Stonehouse' eta 'Pobre diablo'

Tarte berri bat estreinatu dugu KulturHarian. Asteazkenero-asteazkenero, streaming plataformetako nobedadeak ezagutzeko aukera izango dugu NAIZ irratian. Eta laguntza paregabea izango dugu egiteko horretan, Iskandar Hamawyren eskutik jasoko baititugu gomendioak.

Audio_placeholder

Jack Destripaseriesen lehen gomendioak: 'The Curse', 'Stonehouse' eta 'Pobre diablo'

Loading player...
'Stonehouse' telesaiak John Stonehouse politikari laboristaren iruzurra du kontakizun
'Stonehouse' telesaiak John Stonehouse politikari laboristaren iruzurra du kontakizun (FILMIN)

Aiztoa zorrotz, prest dugu geure Jack Destripaseries. Londreseko kale zikinetatik murgildu eta, gaurko gomendioetarako, umorez beteriko hiru telesail ekarri dizkigu gabardina azpian gordeta.

‘The Curse’ eta zetazko eskularrurik gabeko lapurrak

Filmin plataformaren eskutik, ‘no future’ garaian murgilduko gara lehenik. Tom Davis eta James De Frond umoregileek elkarrekin sortutako telesaia da. Sei ataleko komedia beltzak 1983an Ingalaterran gertatu zen benetako lapurreta bat du oinarri. Mick, Silver, Phil eta Albert-ek 50.000 liberako lapurreta bat planeatzen dute baina, horren ordez, 30 miloi libera aurkitzen dute urrezko lingotetan. Haien traketstasunak ez die mesede handiegirik egingo. ‘Reto’ itxurako teselsailak ekoizpen-diseinu, jantzigintza eta makilaje zaindua eraman ditu pantaila txikira.

 ‘Stonehouse’: hanka motzeko gezurrek hiru atal irauten dute

Bigarren komedia britainiarra gomendatu digu Iskandarrek. Eta oraingoa ere, benetako gertakizunetan oinarritua dago, John Stonehouse politikari laboristaren bizitza baitu mintzagai. Harold Wilson Lehen Ministroaren kabinetera iritsi eta gehiegizko anbizioaren albo-kalteek bere heriotza simulatzera eramango dute Stonehouse. Filminen ikus daiteke hiru ataleko serie laburra.

 ‘Pobre diablo’

Ez, Daddy Yankeek ez du NAIZ irratia bisitatu. Ezta HBO plataforma ere. Bertan ikus dezakegu baina Miguel Esteban, Joaquin Reyes eta Ernesto Sevillak sortu duten helduentzako animaziozko telesail berria. Antikristoak mundua suntsitzeko patua betetzeko adina bete du. Berak ordea, bestelako planak ditu bere bizitzarako: Broadwayn antzeztea. Satiraz beteriko animaziozko lan berri honek ez zaitu hotz utziko.

Jaurlaritza Logoa