Live

NAIZ Irratia & Mediabask

7. atala: Bide berriak

BIDEAK podcastaren azken atalean ezustean Euskal Herria euren etxe bihurtu zaien hiru pertsona ezagutu ditugu. Bide berria abiatu asmo dute gurean Nadegek, Amadouk eta Abdouk. 

Audio_placeholder

7. atala: Bide berriak

Loading player...
Pausako irteera atea
Pausako irteera atea (Gillaume Faveau | FOKU)

Biderik zailena egin zuenean oztopoz beteriko urrats berriak ari da ematen Baionan bizi den Nadege. Huts egite administratibo batek paperik gabe, asilorik eskatu ezinda eta oinarrizko laguntzetatik kanpo utzi dute. 

Amadou adin txikikoa da, hezur test bat egin zioten bere adina ziurtatzeko, eta ez zen balekoa izan. Kosta zitzaion baina elkarte eta abokatuen laguntzaz zegokion aitorpena jaso eta harrera familia batean abiatu du bere bide berria. 

Abdouren kasuan okin ikasketak egin zituen Hazparnen eta Baigorriko Irastorza okindegira batu da. 

Jaurlaritza Logoa