Live

Telmo Trenor

150 saio bete ditu '∫ateliteak' irratsaioak

∫ateliteak 4x25

Audio_placeholder

150 saio bete ditu '∫ateliteak' irratsaioak

Loading player...
Ezkerretik hasita, Ines Garcia Azpiazu, Oihana Razkin, Darko Egiluz, Iñigo Aramendi, Danel Esnal eta eskuinaldean, Telmo Trenor
Ezkerretik hasita, Ines Garcia Azpiazu, Oihana Razkin, Darko Egiluz, Iñigo Aramendi, Danel Esnal eta eskuinaldean, Telmo Trenor (∫ateliteak)

Ehun eta berrogeita hamargarrena. Guk geuk ere ez genuen espero abentura hau hasi genuenean horrenbeste saio iraungo genuenik Naizeko antenan! Eskerrik beroenak entzule, friki, jarraitzaile eta lankideei elektronikaren munduari (eta askoz gehiagori noski) astero astero bere txokoa egiteagatik. Azken asteotan aurreratu bezala, zeozer berezia egin nahi izan dugu 150 edizio honetarako.
Satelitearen orbitan dabiltzan zenbait lagun bildu gara Donostiako Gros auzoko Naizen lokal elegantean, garagardo batzuez lagundurik, gure mundu txiki eta eder honen inguruan apur bat hausnartzeko, eta zergatik ez, barre batzuk botatzeko. Pandemia ondorengo egoera, Dj gintza, irratiak, break generazionala... askotariko gaiez aritu gara. Hemen gure 150. saioko rosterra:

Darko Egiluz (Ze Txiquia), Ines Garcia Azpiazu (Ines), Oihana Razkin (Lamiamari)  Danel Esnal (Xiarroman) eta Iñigo Aramendi (Anwolt).

Eskerrik beroenak haiei ere noski! Datozen saioak ere berezi xamarrak datoz beraz badakizue, ez galdu gure ∫atelitearen frekuentzia!

Jaurlaritza Logoa