Live

Bigarren Kafea

Doinuetatik Haratago | Marek Jacek

Audio_placeholder

Doinuetatik Haratago | Marek Jacek

Loading player...
Marek Jacek elkarrizketatu du Gartxot Unsainek
Marek Jacek elkarrizketatu du Gartxot Unsainek (Marek Jacek)

Marek Jacek laguna izan da aste honetako 'Doinuetatik Haratago' tarteko gonbidatua. Bere abesti kuttunen zerrenda osatu digu, bere bizitzako aro ezberdinetan garrantzitsuak izan diren horiek aukeratuz. Poloniarra da Marek, baina badaramatza urte batzuk Euskal Herrian. Gure kultura zein hizkuntza xurgatu ditu geroztik, baina gaurk guk bera ezagutu nahi dugu.

Lehen kantu kuttun bezala Zea Mays talde ezagunaren 'Kea' kantua ekarri digu. Aipatu du bere txakurrak izen bera duela, eta baita Zea Mays izan zela gure lurrean ikusi zuen lehen kontzertua, hargatik da berarentzat esaguratsu eta berezia. «Talde honek nire ariman leku berezia du, nire ustez Zea Maysen abesti onena da, doinu klasikoa, baina modernoa, eta hitzak benetan hunkigarriak. Abesti hau entzuten dudanean etxean nagoela sentitzen dut».

Galiziara eraman gaitu Marek-ek bigarren kantu kuttunaren aukeraketan. Mercedes Peon-en 'Deixaas' kantua hain zuzen ere. Galiziako Goenkaleren antzeko telesail baten hasierako abestia eginagatik deigarria iruditu zitzaion Mareki Mercedes, baita bere lurraldeko, Poloniako artista batzurekin elkarlanak egin dituelako. Baina zergatik maite du 'Deixaas'? «Originala da oso eta Mercedes pizti bat da kantuan, izugarri gustatzen zait. Gainera, panderoa du abestiak, nik ikasi nuen lehen instrumentua izan zen, bertan egon nintzenean».

Hirugarren kantua aukeratzen Mendebaldeko Ukrainako artista bat ekarri nahi izan digu, KrutЬ proiektua, eta honen 'Колискова' kantua. Bertako instrumentuen inguruan aritu zaigu Marek eta aipatu digu ukrainerazko kantu hau, lo kanta bat dela, gerrari buruzkoa. «Nire herria oso gertu dago Errusiatik, eta herrian bertan errefuxiatu ukraniar asko daude. Pertsonala delako gustatzen zait, baina Ukrainak kultura, eta folklorea oso aberatsak ditu, gomendatzen dizuet».


Azken doinu kuttun gisan Duo Otxo taldearen 'Nesken Zkotix” ekarri nahi izan digu Marek-ek. Zergatik? «Oso naturalak iruditzen zaizkit, hitzak gaur egungo eta freskoak dira, eta musika atradizionala bezain biribila dela uste dut. Gainera, asko pozten naiz, izan ere, Euskal Herriko bi hizkuntZa tradizional erabiltzen dituzte».

Jaurlaritza Logoa