Live

Bigarren Kafea

30 urte egin eta gero zein aldaketa izaten ditu gorputzak?

Hirugarren hamarkadan sartzerakoan gorputzak izaten dituen aldaketak azaldu dizkigu Idoia Xarmak.

Audio_placeholder

30 urte egin eta gero zein aldaketa izaten ditu gorputzak?

Loading player...

Adina gora doala gorputza aldatzen doala jakina da, baina gaur, Bigarren Kafean, Idoia Xarmak 30 urte bete eta gero gorputzean zer aldaketa ematen diren eta horien aurrean zer den gomendagarria azaldu du. 

«Gorputzean 30 urte bete eta gero aldaketak gertatzen hasten dira, baina noski kanpo faktoreek ere eragiten dute: estresa, erantzunkizun gehiago izatea, hiri-bizitza…», esan du. Memoriari begira jarriz, kontatu du hogei urteren bueltan izaten duela memoriak puntu gorena, eta 30 urterekin pixkanaka  beheruntz joaten hasten dela. 

Memorian, azalean eta gorputzean orokorrean aldaketak ematen diren bezala, bizitza sexualean ere aldaketak ematen dira. «Gizonezkoen kasuan adin horren inguruan sexurako gogoak lasaitzen eta gutxitzen doaz, eta emakumezkoenean aldiz, goruntz», gehitu du. 

Aldaketa guztien aurrean, gomendio ezberdinak eman ditu Idoia Xarmak, horien artean, sexu harremanak izan eta gero elkar zaintzea, edota kalitatea gailentzea kantitatea baino lehen. Beste gomendio gehiago entzun nahi badituzue, Bigarren Kafean Idoia Xarmak kontatutakoa entzun!

Jaurlaritza Logoa