Live

NAIZ Irratia & Mediabask

4. atala: Checkpoint

BIDEAK - Frantziako Gobernuak apirilean ebatziko du oraindik itxita dituen mugako pasabideak ireki ala ez. Itxura guztien arabera aldaketarik izango ez duena mugetako kontrolen afera da. Zer justifikaziorekin? 

Audio_placeholder

4. atala: Checkpoint

Loading player...
Frantziako Poliziaren kontrola mugan
Frantziako Poliziaren kontrola mugan (Gorka Rubio | FOKU)

Terrorismoa izan zuen lehenbizi argudio Parisek, pandemia gero eta terrorismoa berriz hau amaitu zenean. Frantziako Estatuak mugetako kontrolak zorroztea ebatzi du azken urteetan, Emmanuel Macron presidenteak «Schengenen birfundazio» baten beharraz ere hitz egin du, Frantziak mugak zorroztu dituen moduan Europa osoak antzeko neurriak hartu beharko lituzkeela iradokiz. 

'Bideak' podcastaren laugarren atalak mugen itxieraren inplikazioak aztertu ditu. Zein argudio eman dituen Parisek eta hauek legezko nahikoa babes ba ote duten, itxuraren araberako kontrolen ugaritzea eta honek suposatzen duen eskubide urraketa, mugen itxierak eta kontrolen areagotzeak inguruko udalerrietan izan duen eragina.

Atal honetan urtarrila arte Baionako suprefetua izan zen Phillipe Le Moing-surzur entzungo dugu Parisen argudioak azaltzen, Guillermo Echenique Espainiako Gobernuaren Gipuzkoako ordezkaria, Xabier Legarreta Jaurlaritzako Migrazio zuzendaria eta Jean-Rene Etchegaray Elkargoko lehendakaria. Gainera, Mikel Mazkiaran eta Iker Barbero zuzenbidean adituek neurri hauen legezkotasunaz hitz egingo dute. 

Jaurlaritza Logoa