Live

Peli Lekuona
NAIZ Irratia. Haria 1eko gidaria

Iñaki Elduaien: «Garai batean baraualdi asko egiten zen, eta emaitza onak ekartzen zituen»

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak beste langa bat gainditu du. Bost eguneko baraualdiari ekin dio, pentsioak 1080 euro artera osatu daitezen. Ostirala bitarte, 30 pentsiodunek txandakako itxialdia egingo dute. Iñaki Elduaien tolosarrarekin ekimena ezagutu dugu.

Audio_placeholder

Iñaki Elduaien: «Garai batean baraualdi asko egiten zen, eta emaitza onak ekartzen zituen»

Loading player...
Iñaki Elduaien eta Gipuzkoatik bertaraturiko pentsiodunak Bilboko itxialdian.
Iñaki Elduaien eta Gipuzkoatik bertaraturiko pentsiodunak Bilboko itxialdian. (NAIZ Irratia)

Pentsiodunek «ezinbestekotzat» jo dute 1080 euroko erretiro unibertsala. Bost urteko borrokaldiaren ostean, dinamikari beste bultzada bat eman diote. 30 kideko txandatan, bost eguneko baraualdia eta itxialdia antolatu dute. Iñaki Elduaien tolosarrak bertan parte hartu du, eta onartu du «ahalegin guztiak» egin behar direla gutxieneko pentsioa lortzeko.

200 lagunek eman dute izena baraualdian parte hartzeko. Elduaienek parte hartze helburua bete dela nabarmendu du. «Bitarteko honekin nahi duguna da gure eguneko errealitatea plazaratzea», erantsi du. Protestak iraungo duen bitartean, goizetan mobilizazioak eta arratsaldetan mahai inguruak burutuko dituzte. Halaber, sendagilearen jarraipena izango dute. «Medikuak norbaiti esaten badio baraualdia utzi behar duela, etxera joan beharko du. Hori zintzoki onartu beharko da».

Espainiar gobernuak burutu duen pentsioen %8,5eko igoera, «pozgarria» izan dela esan du Iñaki Elduaienek. Lorpena «zalantzarik gabe» protestaren bitartez heldu dela, gaineratu du. 

 

Jaurlaritza Logoa