Live
1. atala: Bide galduak
BIDEAK - NAIZ Irratiak eta Mediabaskek elkarlanean ekoitzitako lana da 'Bideak'. Frantziako Gobernuak Euskal Herriko mugako kontrolak gogortu zituenetik honek migratzaileentzat izan dituen ondorioak ditu aztergai. Atal berri bana martxoko ostegun eta igande goizetan (9.15).
1. atala: Bide galduak
2021ko maiatzaren 22an ito zen Bidasoa ibaian Yaya Karamko, Boli Kostako 28 urteko gaztea. Abuztuan Abdoulay Koulibaly 18 urteko ginearra. Urrian, Ziburun trenbide bazterrean poliziatik ezkutuan lotan zirela trenak harrapatuta hil ziren Mohamed Kemal, Faycal Hamidouche eta Ahmed Belhiredj aljeriarrak. Azaroan muga pasatzen ito zen Sohaibou Billa Boli Kostako gaztea. 2022ko martxoan desagertu zen Ibrahim Diallo 24 urteko senegaldarra eta ekainaren 16an ito zen Abdou Bah ginearra.
Migratzaileei bideak ixten saiatu da azken urteetan Frantziako Gobernua eta Euskal Herria lehen eskuko lekuko bihurtu da. 'Bideak' podcast berezian mugaren itxiera horren eraginak aztertu dituzte NAIZ Irratiak eta Mediabaskek. Lehen atala «Bide galduei» begirakoa da, miseriatik ihesi azken arnasa Euskal Herrian eman dutenak ditu protagonista.