Live

Aimar Erkiaga

Urrezko Palmondoa irabazu zuen ‘Triangle of Sadness' iritsi da zine karteldegira

Aste honetan estreinatzen diren 4 film gomendatuko dizkizuet. ‘El Triangulo de la tristeza’, ‘Ellas Hablan’, eta ‘Project Wolf Hunting’ zine aretoetan. Eta etxean zer ikusi? Ba beldurra maite baduzu Movistar+ plataformara iritsi da ‘Maligno’.

Audio_placeholder

Urrezko Palmondoa irabazu zuen ‘Triangle of Sadness' iritsi da zine karteldegira

Loading player...
Triangle Of Sadness
Triangle Of Sadness (Triangle Of Sadness)

Beste aste batez gomendio oso erakargarriekin nator. Hasteko, eta aurreko asteetan gertatu moduan, 2023ko Oscar Sarietan zer esana emango duten pare bat pelikula estreinatzen dira aste honetan. Hollywoodeko gomendioetaz gain, pasaden Torontoko Zinemaldian estreinatutako hegokorear pelikula bati buruz ere hitz egingo dugu, benetan itxura ona duena. Eta bukatzeko, plataformetara begira, Movistar+-en jarriko duten beldurrezko film batekin nator.


EL TRIÁNGULO DE LA TRISTEZA (Triangle of Sadness, Ruben Östlund)

Oscar Sarietan izendapenak lortu dituen pelikula da ‘El Triángulo de la tristeza’,  gainera, pasa den Canneseko Zinemaldian estreinatu eta  Urrezko Palmondoa irabazi egin zuen. Ruben Ostlund zinemagile suediarraren azken lana da.



3 zatitan banatuta, bi modelo influencer gazte dira filmeko protagonistak. Lehenengo zatian bien arteko harremana, gaur egungo modeloen lana eta diruaren inguruko hausnarketak erakusten dira. Bigarren zatia  luxuzko yate batean kokatzen da, influencer gehiagorekin elkartuko dira, gonbidatuak izan dira duten jarraitzaile kopuruagatik. Klase altuko jendea elkartuko da bertan, beraz. Hirugarren zatian etorriko da gainbehera.

Zuzendariak klase altukoen bizimodua erakutsi eta  umorez kritikatzen du, oso satirikoa da filma. Nik barre algara ugari egin nituen, egia esan eta biziki gomendatzen dut. Oso pelikula freskoa da eta gainera, klase borroka eta aberatsen inguruko mezu indartsua dauka. 

Hollywoodeko akademiak 3 izendapen eman dizkio filmari: zuzendari, filme eta gidoi onena. Azpimarragarria da Ruben Ostlundek  bere azken aurreko pelikularekin ere Canneseko sari nagusia irabazi zuela: ‘The Square’. Pelikula horrek ere bazuen burgesia eta klase maila altuko jendearekiko kritika, Filminen eta HBOn duzue ikusgai.



ELLAS HABLAN (Women Talking, Sarah Polley)

Bigarren gomendioarekin Oscar izendapenekin jarraituko dugu.  Sarah Polley kanadarrak zuzendu eta bi izendapen lortu dituen  ELLAS HABLAN da aukeratutako pelikula.

Kolonia batean bizi diren emakume talde bat dira filmeko protagonistak. Egun batean, tokiko gizonek emakumeak drogen bitartez lokartu eta bortxatu egingo dituzte. Biharamunean ohartuko dira koloniako emakumeak pairatutako biolentziaz. 

Nik ez dut oraindik ikusteko aukerarik izan, baina premisa kontuan izanik, badirudi gaur egungo emakumeak jasaten dituen sexu erasoen inguruan hausnartzen duen filme baten aurrean gaudela. Kritikaren esanetan, beharrezko mezu bat modu, eder, gogor eta erakargarri batetan transmititzen du. Filmak pelikula eta gidoi egokituaren izendapenak lortu ditu Oscar sarietan.  Nabarmengarria ere filmean parte hartzen duen aktore-taldea: Frances McDormand, Rooney Mara, Claire Foy edo  Jessie Buckley bezalako aktoreak agertzen dira filmean.

Soinu bandaren inguruan ere aipamen motz bat. Hildur Guadanotirrek egin du, orain dela urte batzuk berak irabazi zuen Oscar saria 'Joker' filmarekin.

PROJECT WOLF HUNTING (Kim Hong)

Hirugarren gomendioarekin Estatu Batuak alde batera utzi eta Hego Koreara goaz, benetan itsura ona duen akzio eta suspense generoko film bati buruz hitz egiteko: Project Wolf Hunting. 



Filmaren argumentua sinplea da: poliziak gaizkile talde bat Hego Koreako kartzela batetik beste batetara eraman beharra dauka, eta hori lortzeko itsasontzi batean sartzen dituzte. Bidaian, gaizkileek matxinatu egingo dira.

Pasa den urteko Torontoko eta Sitgeseko zinemaldietan egon zen, Epaimahaiaren Saria irabazi zuen zinemaldi kataluinarrean, kritikaren esanetan urteko akzio film hoberenetako bat da.
Egia esan, genero horretako  pelikula  batetik espero duzuna ematen dio ikusleari filmak. Akzioa, intriga eta irudi goreak denbora pasa dibertigarri bat izateko.

Etxeko sofatik, 'MALIGNO'

Pasaden urtean zinema aretoetan estreinatutako ‘Maligno’ pelikula bat heldu da Movistar + plataformara. Terrorearen generoan maisu bihurtu den James Wan zinemagilearen bitxikeria berria da.

Genero honetako eta Jame Wanen pelikuletan sarritan gertatzen den bezala, filmeko trama benetan deserosoa da. Heriotza ezberdinen irudipenak dituen emakume bat da pelikulako protagonista, gutxinaka-gutxinaka, burua galtzen hasiko da. Arazo hau konpontzekotan bere iraganean miatzen hasiko da, umetan Gabriel izeneko lagun imajinario bat zuela konturatu arte.

Nik oso gogoko ditut Wanen filmak. ‘Saw’ eta ‘Expediente Warren’ filmek adibidez benetako beldurra eragiten didate niri, eta aste honetan estreinaten den ‘Maligno’-ren kasuan, zinemagileak bere formula orraztu eta berritzea lortu duela, eta terrorezko genero ikuspuntu berri batetik landu du gaia.


Jaurlaritza Logoa