Live
143. saio honetan Euskal artista ugari izan ditugu protagonista. Izan ere, asko dira inguruotan material berria etengabe kaleratzen dabiltzan musikari, artista eta proiektu ezberdinak eta honek, nola ez, izugarri pozten gaitu. Hegoa Diskak zigiluaren erreferentzia berriarekin hasi gara, Alberto Lizarralde musikari Donostiarraren hainbat kanta biltzen dituen "Haizetxe" lanarekin hain zuzen, eta Egia auzoko Argazki Bat Behelainoan proiektuaren kanta kaleratu berri batekin jarraitu dugu. Bilbora egin dugu salto gero WLDVren azken edit-a entzuteko eta Bilbon bertan Judyren lan berria ezagutu dugu. Techno doinuei jarraiki Inguma Records zigiluaren azken errefertentzia entzun dugu Donostian berriz ere, eta euskal nobedadeei errepasoa System Update musikariaren azken lanarekin egin dugu.