Live

Konfort egoeratik atera dugu Izkander Fernandez

Ezkutuan gordetakoak edota ‘guilty pleasure’ delakoen tiraderakoak ekarri dizkigu aste honetan Lemoako musika adituak. Ezustean harrapatu gaitu batekin baina gehiagorekin Izkander Fernandezek.

Audio_placeholder

Konfort egoeratik atera dugu Izkander Fernandez

Loading player...
Dua Lipa 2022ko maiatzean O2 Arenan eskaini zuen kontzertu batean.
Dua Lipa 2022ko maiatzean O2 Arenan eskaini zuen kontzertu batean. (Ralph_PH)

Shakira - No
2006an ‘La tortura’ edota ‘Hips don't lie’ bezalako abestiek gogor jo zuten, besteak beste, kolonbiarrak bi disko kaleratu zituelako 2005ean. «Shakiraren azken aferaren inguruan bere alde nengoela esan nizun eta bere 2005eko kantu hau etorri zitzaidan burura. ‘Fijación Oral Vol.1’ diskoan jasota dago eta garai hartan mainstreama nahi gabe ere gure begi eta belarrietara iristen zen. Hala ezagutu nuen abesti hau, bideoklipa ikus nuenean, eta benetan ilun ikusi nuen Shakira. Oso abesti indiea dela uste dut eta burura 91ko musika independente eta alternatiboa ekartzen dit burura».

Dua Lipa - Lost in your light ft. Miguel
Artista honen inguruan askotan hitz egin izan digu Izkander Fernándezek, erreferente garbi bat dela sinetsita dagoelako: «Pandemia garaia berezia izan zen eta garai hartan, etxean itxita, entzun nuen bigarren diskoa, ‘Future nostalgia’. Lehendabizikoa denbora errealean erosi nuen, 2017an eta hura indieagoa zen. Zerbait berezia zuela konturatu nintzen eta horregatik erosi nuen diskoa, gerora bere zaletu bilakatu naiz. Esango nuke egun mainstreama egiten duela, eta ez egin soilik, mainstreama nora doan markatzen duela esango nuke».

Kylie Minogue - Love at first sight
Australiako poparen erregina zela esan dezakegu Minogue eta askok Madonnarekin alderatu zuen. Nahiz eta eztanda behin baino gehiagotan egin zuen bere ibilbidean, 2000. hamarkadara eraman gaitu Izkanderrek: «Musikan izarra izaten hasi zuen ibilbidea Kylie Minoguek, oso naifa zen, melodia leloekin eta, ibilbidea pixka bat agortuta zegoenean, 2001ean, ‘Fever’ diskoarekin eztanda egin zuen eta Estatu Batuetako merkatuan sartzea lortu. Australian gehien saldu duen artista da, baita arrakasta gehien izan duena ere. Harrigarria da Erresuma Batuan ere disko guztiekin lehen tokietara iristen zela, 90etako disko ezezagunekin ere bai».

Natalia Lafourcade - Hasta la raíz
Mexikar bat ekarri digu azken tokian lemoaztarrak. Bere ibilbidean batetik bestera ibili den Natalia Lafourcade: «Gazteentzako popa egiten zuen eta ziurrenik MTV Latinoan ezagutuko nuen. Indie popa, drum&bassa eta halakoak landu zituen eta gero apurka-apurka bere sustraietarako bidea hartu zuen, mexikoko emakumeek egindako folklorean murgildu zelako. Hortaz, 2015etik 2022ra bitartean ez du berak sortutako abestiekin diskorik kaleratu eta, orain, lan berriarekin hasi da batean eta bestean bere musika zabaltzen. Kantu ederrak, ekoizpen ederrak eta musikari bikainak izan ditu inguruan Lafourcadek. Agian norbaitek espero dezake azken diskoaren zale izatea ni, baina ‘En el 2000’ edota hautatu dudan ‘Hasta la raíz’ abestiena, akaso ez».

Jaurlaritza Logoa