Live

Zaloa Badiola

«Modu kritikoan ikusi behar dugu komunikatu nahi digutena, nutrizionista izan edo ez»

Sare sozialetatik iristen zaigun informazio bolumena ikaragarria da. Gure pantailetan 'klik' bat egitea besterik ez da behar mota guztietako datu eta gomendioetarako sarbide mugagabea izateko. Azken aldian presentzia handiena hartu duen dibulgazio alorretako bat nutrizioarena da.

Audio_placeholder

«Modu kritikoan ikusi behar dugu komunikatu nahi digutena, nutrizionista izan edo ez»

Loading player...
Sara Txurruka eta Maria Gorrotxategi
Sara Txurruka eta Maria Gorrotxategi (Zaloa Badiola)

Dietista nutrizionistak dira Maria Gorrotxategi (Basauri, 1999) eta Sara Txurruka (Bedarona, 1999). M&S Nutricion deitzen da sortu berri duten proiektua, momentuz sare sozialetara mugatzen dena, baina jendeari elikadura ohitura osasuntsuak izaten laguntzeko helburuarekin, kontsulta propioa izateko anbizioa duena.

Bereziki kezkatuta daude M&Sko neskak sare sozialen munduan informazioaren demokratizazioren izenean dagoen «lan-intrusismoagatik» eta horrek jendearengan dituen ondorioengatik. «Gaur egun edonork edozer ahal du zintzilikatu sare sozialetan. Alde batetik positiboa da, gure moduko nutrizionistek informazioa zabaltzeko aukera dutelako; baina beste alde batetik, arriskutsua da ideal bat sortu daitekeelako». Azaldu dute pertsona bakoitzak bizi eta behar ezberdinak dituela, beraz beste pertsona batek egiten duena inolako informazio gabe jarraitzeak arazoak ekarri ditzakeela. «Modu kritikoan ikusi behar dugu komunikatu nahi digutena, nutrizionista izan edo ez».

Eredu «ideal» bezala sare sozialetan ikusten ditugun gorputz, elikadura edo bizi ohiturek gureekin konparatzera eramaten gaituzte askotan. Beraien ustetan horrek osasun mentalean «eragin zuzena» izan dezake. Azpimarratu dute «irudi ideal hori aldatzen saiatzeko betebeharra eta asmoa» dutela.

Elikadura buru osasunaren euskarri?

Elikadura osasungarria izateak osasun fisikoan eragina duela frogatuta dago, hori inork ez du eztabaidatzen. Baina zer gertatzen da buru osasunarekin? Elikadurak badu zuzeneko harremanik osasun mentalarekin?

Txurrukak eta Gorrotxategik azaldu dute arlo guztietan izan behar dugula oreka, baina  elikadura kontuan hartu beharreko puntu garrantzitsua dela. Dena dela, nabarmendu dute «arazo asko izanez gero ondo elikatzeak ez dituela arazo horiek konponduko». Hala ere, elikadura eta, orohar, ohitura osasuntsuak izateak laguntzen duela oreka emozionala lortzera bidean.

Jaurlaritza Logoa