Live

Euskal Herrian badaude halterofilian lehiatzen diren emakume kirolariak eta baita tituluak irabazten dituztenak ere. Hau da Garoa Martinez gazte bermeotarraren kasua. Iaz Espainiako txapeldun izan zen bere kategorian eta aurten bigarren postuan geratu da. Euskadiko txapelduna ere bada.



