Live

Bigarren Kafea

«Ikus-entzunezko gauzak ez ditugu ikusten, begiratu egiten dugu»»

Iñaki Cid Larreak 'Behin batian Loiolan' liburua aurkeztu berri du, 2021ean Antzerkigintza Berriak bekatik jaiotako lana. Aktore eta sortzailearen ibilbidearen errepasoa egin dugu Bigarren Kafean.

Audio_placeholder

«Ikus-entzunezko gauzak ez ditugu ikusten, begiratu egiten dugu»»

Loading player...
Karmele Mitxelena eta Iñaki Cid, Donostia Hiria saridunak, beren liburuak aurkezten.
Karmele Mitxelena eta Iñaki Cid, Donostia Hiria saridunak, beren liburuak aurkezten. (Gorka RUBIO | FOKU)

Txikitatik izan omen du Iñaki Cid Larreak antzertirako gaitasuna. Txikia zela, hondartzan zegoela, kasting baterako haur baten bila zebilen norbait gerturatu zitzaion eta gurasoekin casting bat egitera joan zen. Bertan Soro telesailean bi atal egin zituen ondoren eta baita Patxaran iragarki bat ere. «Bi orduko grabaketa izan zen, eta iragarkian bi segundoz agertu nintzen» kontatu digu barrez.

Podologia ikasi zuen Bartzelonan eta lan egitera joan zen Madrilera. Donostiara bueltan eskolaz kanpoko ekintzen bila zebilela antzerkia ezagutu zuen, Zurriola Antzerki Eskolan eta ordutik bertan ari da emanaldiak antzeztu eta baita idazten ere. 

Aktore gisa egin zuen bere lehen antzezlana Urtain izan zen eta ondoren ZAEn hainbat lanetan aritu da:  'Ubu errege' edo 'Ilargian', besteak beste. 'Naufragoak' lanerako testu bikaina idatzi zuen ELA gaixotasunaren inguruan. «Gai naiz pertsonaiak esaten dituen gauzekin behin eta berriz emozionatzeko» kontatu digu.

Idazketan jarraitu du harrezkero: 2019an 'Conchita Tou' komedia sortu zuen, 'Biral antzezlan' eta 'Atzelariak' film laburra ere idatzi ditu eta 2021ean antzerkigintza berriak beka eskuratu zuen. Bertatik jaio da 'Behin batian Loiolan' lana. «Geroz eta gehiago, ikus-entzunezko gauzak ez ditugu ikusten, begiratu egiten dugu».

Gaur gurean izan dugu lan hauei guztiei buruz aritzeko.

Jaurlaritza Logoa