Live
Angelo Badalamenti musikaria hil da 85 urterekin eta triste dago David Lynch. Bide lagun izan dira azken urtetan, Badalamentik jarri die musika Lynchen film eta telesailei. Bereak dira ‘Twin Peaks’ saileko melodia asaldagarriak eta ‘Lost Highway’ eta ‘Mulholland Drive’ filmetako doinuak. Guk ere egin diogu omenaldi txikia eta Joseba Beristainekin hitz egin dugu, bera ere soinu banda egilea da. Aurten, izendatua dago Goya sarietan Unicorn War filmerako egindako abestiagatik.
Aimar Erkiagarekin egin dugu karteldegiaren errepasoa, tranpa eta guzti. Joan den astean estreinatutako Carlos Vermuten 'Manticora' ekarri baitu Bideoklubera. Urteko filmen TOP 10aren barruan dago Erkiagaren ustez Manticora.
James Cameronen 'Avatar, El sentido del agua' ez dugu alde batera utzi. Kritikek baina zeresan handia eman dute, teknologia vs istorioa. Eztabaida korapilotsua da. Beste bi gomendio egin dizkigu, isil isilik karteldegira iritsi den eta publikoa bereganatu duen ‘Aftersun’ eta protagonista bezala asto bat duen ‘EO’ film poloniarra.
SEI TELESAIL RANDOM
Hilabetean behin egingo digute bisita Nekane Madariaga eta Itziar Lamarka. Telesailen zurrunbiloan lanak erraztuko dizkigute eta zer ikusi proposatu. Bideoklubera egin digute bisita lehendabiziko aldiz eta bertsolariak bezala gai librean jarri ditugu lanean. Orain ikusten ari diren sei telesail random ekarri dizkigute.
Thrillerak eta suspensea maite badituzu: ‘Deadwind’ eta ‘1899’
Netflix plataforman aurkituko duzun 'Deadwind' telesail finlandiarra duzu aukera ona. Nordic Noir telesaila da eta bere jarraitzaile sutsua deklaratu da Stephen King idazlea.
‘Deadwind’ telesailak Sofia Karppiren istorioa kontatzen digu. Pihla Viitalak antzezten du, Helsinkiko Polizia Departamentuko hilketen detektibe batek. Bere bi seme-alabak zaindu behar ditu, senarra ustekabean hil ondoren. Stephen Kingek Deadwind (Finlandiako telesail poliziakoa) telesailaren jarraitzailea izendatu du bere burua. Telesail horrek 2018an estreinatu zuen bere lehen denboraldia, eta joan den hilabetean bere hirugarren denboraldia.
Ez da thriller bat, baina bai badu suspensetik asko. Dark telesaila gustatu bazitzaizun, gustatuko zaizu ere ’1899’. Europatik New Yorkera doan ontzia eta Estatu Batuetan bizitza hobea aurkitzeko itxaropenarekin bidaiatzen duten hainbat herrialdetako bidaiarien istorioa kontatze du telesailak. Baina bidaia uste baino gehiago konplikatuko da. Lau hilabete lehenago, Prometheus ontzia, konpainia bereko beste ontzi bat, desagertu egin zen arrastorik utzi gabe. Koordenatu anonimo batzuk jasoko dituzte, Prometheus non dagoen adierazten dutenak eta kapitainak bertaratzea erabakiko du laguntza eskaintzeko...baina gauzak okertu egingo dira.
Serieak zortzi atal ditu, eta herrialde ezberdinetako gidoilariek hartu dute bertan parte. Aniztasun hori ere badago aktore-zerrendan nazionalitate bera duten pertsonaiak interpretatzen, jatorrizko bertsioan ikustea ezinbestekoa da beraz.
Barrez lehertu nahi baduzu, ‘MOM’ eta 'The sex lives of College Girls’
bi aukera hemen. ‘MOM’ estatubatuar sitcom bat da, 2013ko irailaren 23an CBSn estreinatu eta 2021eko maiatzaren 13an amaitu zena. Beraz, kapitulu denak daude ikusgai. Hego Euskal Herrian TNT kanalean ari dira orain emitizen. Ama alabak dira telesail honen protagonista, biak alkoholismoaren eta droga-mendekotasunaren aurka borrokatu ondoren, zerbitzari gisa lan eginez eta Alkoholiko Anonimoen bileretara joanez bere bizitza berrabiaraztea erabakitzen duena.
Bigarren aukera da ‘The sex lives of College Girls’ (HOB max). Mindy Kaling eta Justin Noverren serieak lau pisukide berriren jarraipena du fikziozko Essex Collegen. Bizitza, maitasuna, adiskidetasunak, finantzak, independentzia eta, sexua ez da faltako. Hasiera-hasieratik ikusiko da jatorri erabat desberdinak dituztela, baina horrek ez du eragotziko kontraesan eta hormonen bide berri batean bat egitea.
Igande arratsaldetarako bi telesail
Astelehen handiko igande horietan errez ikusten den telesail horeitako bat da ’Girmore Girls’(Netflix). Telesail hau dela 20 urte emitizen hasi bazen ere arrakasta izaten jarraitzen du eta horren adibide da Netflix plataformak erosi egin duela. Pretentsio handirik gabeko telesaila da, baina ikusteko atsegina. Familiaren, lagunen, herriko jendearen bizitza erakusten zuen serie bat... Azken batean, serie kostunbrista bat, naifa, argudio-bira handirik gabea... baina polita.
The Crown
Aurkezpen gutxi behar du telesail honek. Bosgarren denboraldia hasi berri, Ingalaterrako Elisabeth erreginaren biografia kontatzen du telesail honek, baina aldi berean Ingalaterrako eta hein batean, Europako historia jarraitzeko modu bat ere bada. Azken denboraldian, John Major lehen ministro izendatu zutenetik hasi eta Tony Blair izendatu zuten arte gertatutako gertaerak beteko dira, hala nola Annus Horribilis eta galeseko printzesaren eta printzesaren arteko dibortzioa.