Live

Naiz Irratia

«Iragarpen meteologikoetarako irudi zehatzagoak eskeiniko dizkigu MTGI1 sateliteak»

Europako Espazio Agentziak espazioratu du iragarpen meteorologikoak hobetu asmo dituen MTGI1 satelitea. Iker Ibarluzea metereologoak nabarmendu du «momentuko iragarpen» zehatzagoak egiteko lagungarria izango dela.

Audio_placeholder

«Iragarpen meteologikoetarako irudi zehatzagoak eskeiniko dizkigu MTGI1 sateliteak»

Loading player...
Ekaitza lehertzen Gasteizen. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Ekaitza lehertzen Gasteizen. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Aurreko sateliteekin alderatuta MTGI1ek irudiak «maizago» bidaliko dituela azaldu du Iker Ibarluzeak. Aurrekoek 15 minuturo bidaltzen zituzten, honek, berriz, 10 minuturo bidaliko ditu. Gainera, «irudi zehatzagoak» eskeiniko ditu. Metereologoak zehaztu du «hodeiekin zerikusia duten fenomenoak, fronteak edo ekaitzak, are eta zehatzago» ikusi ahalko dituztela eta hori lagungarria izango dela momentuko iragarpenak egiterako orduan.

Satelitearen irudiei esker «hodei ezberdinak» ezberdindu ahalko dira gainera, «lehen ezin zen, orain hodeiak baxuak, altuak edo ertainak diren ikusiko dugu». Tximistak monotorizatuta egongo dira eta ekaitzen inguruko informazio zehatzagoa jasoko dute metereologoek.

Jaurlaritza Logoa