Live

NAIZ Irratia

Anaiz Funosas: «Ardura hartze kolektiboa deliberatu genuen»

Uztailaren 23ko blokatze egunean parte hartu zuten hainbat herritar aurki igaroko dira epaitegietatik. Anaiz Funosas, Bake Bideako bozeramaleak nabarmendu du arrazoia «alde» dutela. Panpi Saint Marie da auzipetuetako bat. «Baikor» dago prozesu judizialarekiko.

Audio_placeholder

Anaiz Funosas: «Ardura hartze kolektiboa deliberatu genuen»

Loading player...
Espainiar poliziako agente bat blokatze eguneko afixa jasotzen.
Espainiar poliziako agente bat blokatze eguneko afixa jasotzen. (Bob Edme)

Ipar Euskal Herriko errepideak, trenbideak edota Miarritzeko aireportua  blokeatu ziren iragan den uztailaren 23an. Xedea 32 urte preso zeramatzaten Jakes Esnal eta Ion Kepa Paroten baldintzapeko askatasuna aldarrikatzea izan zen. Anaiz Funosasen esanetan, ETAren armagabetze zibilean bezala, elkarrizketak blokeo egoera zeudelarik, «ardurak hartzea» erabaki zuten.

Blokatze horretan parte hartu zuten ehunka herritarretako bat izan zen Panpi Saint Marie. «6-7 lagunekin tren bidea blokatu genuen», azaldu du. Ekintzaren ostean helburuak bete zirela nabarmendu du. «Blokatze bat bazen. Euskal Herritar xumeek ere ulertzen ahal zuten aski zela»

Lehen blokatzea

Uztailean, A63 eta A64 autobideak itxi zituzten, Jakes Esnal eta Ion Kepa Paroten eskubideen defentsan. Anaiz Funosasek lehen ekintzetan kokatu du errepide mozketa. «Lehen faseetan egin ditugun ekintza guztiek ez dute ondoriorik izan. Ondorioak 23ko blokatzearen ostean etorri dira. Ipar Euskal Herria Estatuaren parean jarri zen».

Udako blokatzearekin, presoen afera inoiz aipatu gabeko etxeetara heltzea lortu dutela esan du Funosasek. Mobilizazioaren debekuak «parte-hartzea bikoiztu» zuela, aitortu du.

Epaiketak

Ostegunean epaituko dituzte uztailean trenbidea moztu zuten lagunak. Ondoren helduko da Miarritzeko aireportua edo errepideak blokatu zituztenen txanda. Bake Bideako arduradunak ekintzak «zilegiak» zirela aldarrikatu du. «Ematen den egoera muturrekoa denean, eta bizia arriskua dagoenean, egin beharrekoa burutzeko zilegitasuna dago. Hori defendatzera goaz».

Euskal gatazkaz ezagutzarik ez duen epaitegi bat aurreikusten du Funosasek. Bertara, «sano eta ordezkaritza anitz batekin» joango direla, adierazi du. Baita ere, arrazoia alde dutela.

Jaurlaritza Logoa