Live

NAIZ irratia

Trini Fox, Deñe, Xskara, BENIZZE eta Ihana Iriondoren ‘Beste Bat’ saioak abian dira

2022ko azken lekukoa hartuko dute beste lau euskal taldek ‘Beste Bat’ saioetan. Trini Fox, Deñe, Xsakara, Benizze eta Ihana Iriondoren kantu kuttunak ezagutuko ditugu gauero, astelehenetik ostiralera gaueko 23:00etan. Aurreratu digute gabon kanturik ez dela faltako.

BESTE BAT - ABENDUA
BESTE BAT - ABENDUA (NAIZ )

Azpeitia aldean hasiko ditugu Abenduko ‘Beste Bat’ saioak. Astelehenetan arituko da Trini Fox talde azpeitiarra, 2015. urtean ekin zioten  punk, rock estiloaren bueltan musika sortzeari. Astero-astero ajearekin etorriko direla baieztatu digute lehen saioan, eta gabon kantak ere ez direla faltan izango. The Prodigy, Niña Coyote eta Chico Tornado, Sexy Zebras eta Rage Against teh Machine bezalako taldeak aukeratu dituzten estreinako saiorako.

Astearteak Deñe bakarlariarenak izango dira. Azpeitiarrak 18 urte ditu eta 2019an 'Azken Agurra' kaleratu zuen, hiru kantuz osatutako lana. Orduz geroztik beste lau single argitaratu ditu. «Abesti nostalgiko eta tristeak egiten ditut, sentitzen dudana entzuleei transmititzeko». Bigarren Kafea saioan izan zen elkarrizketa akustikoetan. Bertan kontatu zigun «esentzia galdu gabe, soinu modernoagoak txertatu nahi» dituela. Osatuko duen kantu zerrenda bakoitzean bere proiektuaren momentu ezberdinetan inspirazio iturri izan diren abestiak jasoko ditu. Lehenengo saioa letra eta melodia inspiragarriekin osatu du.

Asteazkenetan XSakara. 16 urte zituenean hasi zen rapeatzen Xabier Gutierrez musikaria, eta bertan sortu zen Xsakara egitasmoa. Musikalki elektronikaren munduan mugitzen da, hip hopa, funka eta trapa bezalako erritmoekin jolastuz. Plateruenan ‘Lurrikarak’ diskoarekin dator.

Ostegunak Benizze sortzailea ezagutzeko parada izango dugu. Benizzeren atzean Beñat Goitia dago, Montauk taldearekin bi disko argitaratu ondoren mundua aldatu egin dela esan du bere lehen bakarkako diskoan. Modernitatea eta tradizioa batera bizi dira. Hemen soinu berriak eta euskal folklorearen elementuak aurkituko ditugu, horren adibide, Ruper Ordorika eta Gari abeslarien kolaborazioak.

Ostiralak, ohi bezala Ihana Iriondok gidatuko ditu. Bera da ‘Beste Bat’ saioetako musikari egoliarra. Hemen egin duen azken saioa.

 

 

Jaurlaritza Logoa