Live

Naiz Irratia
Interview
Ixone Retes
Tubacexeko LABeko ordezkaria

«Asmatutako errelatoarekin langileen borroka oldarkorra dela esatea nahi dute»

Tubacexeko hiru langileren kontrako espetxe zigor eskariak langileen borroka kriminalizatzeko helburuz egin direla uste du enpresa horretako LABeko Ixone Retesek.

Audio_placeholder

«Asmatutako errelatoarekin langileen borroka oldarkorra dela esatea nahi dute»

Loading player...
Ixone Retes y Sergio Zaballa, representantes de LAB de Tubacex, en entrevista con GARA en Laudio. (Monika DEL VALLE/FOKU)
Ixone Retes y Sergio Zaballa, representantes de LAB de Tubacex, en entrevista con GARA en Laudio. (Monika DEL VALLE/FOKU)

36, 21 eta 14 hilabeteko espetxe zigorrak eskatu ditu Arabako Fiskaltzak Tubacexeko hiru langileren kontra. Aiaraldeko lan gatazkaren baitan otsailaren 23an atxilotu zituzten hiru lagunak.

Ixone Retes Tubacexeko LABeko ordezkariak errepresioa iritsiko zela bazekien. «Inputazioak kolektibo bezala» sentitzen dituzte «gatazkan denak batera egon ginelako». Tubacexeko lan gatazka Auzitegi Nagusira iritsi zen eta honek kaleratzeak egiteko arrazoi objetiborik ez zela egon ebatzi zuen, «borroka legitimoa izan zen», ziurtatu du. Horren ondoren iritsi dira inputazioak eta «langileen kriminalizazioa arrazoitzeko ertzaintzaren eta Jaurlaritzaren intentzioa ipuin bat osatzea» dela salatu du Retesek.

Aintzane Mendiaren kasua ekarri du gogora LABeko ordezkariak, «muntai poliziala salatu genuen eta epaiketan hala baieztatu zen. Sumatzen dugu hiru lagun hauekin gauza bera pasako dela». Autoritatearen kontrako atentatua leporatzen diete, baina Retesek dio kolpatu «bakarrak» langileak  izan zirela. «Ezer ez da kasualitatea», gehitu du «asmatutako errelatoarekin nahi dute langileen borroka oldarkorra dela esatea eta gure jarduna deslegitimatzea».

«Animoak» eman dizkie auziperatuei eta bakarrik ez direla egongo nabarmendu. Bizkaiko metalgintzako grebari erreferentzia eginez, adierazi du «elitea kendu eta kendu» ari dela eta langile klasea «esnatu» egin dela.

Jaurlaritza Logoa