Live
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan lantzen ari den Hezkuntza Lege berriaren zirriborroaren garapenarekin oso kritiko, bi greba egun deitu dituzte LAB, ELA eta Steilas sindikatuek hezkuntza sistema publikoan azaroaren 30 eta abenduaren 14rako. Lehen egunaren jarraipena %60an kokatu dute sindikatu deitzaileek eta gogora ekarri milaka lagunek egin dute asteazken goizean Bilbon deitutako mobilizazioarekin. Deialdiak izan duen arrakasta nabarmendu du LABeko Hezkuntza arduradun Irati Tobarrek, «poztekoa da jendearen erantzuna, langileek bat egin dute planteatuko deialdiarekin». Arratsaldean mobilizazio gehiago deitu dituzte grebaren baitan.
Zirriborroaren lanketan, gaizki zer egiten ari ote diren galdetuta, «hezkuntza lege hau ez da langileekin eraiki», erantzun du Tobarrek, gaineratuz «langileoi lotutako aldarrikapenak ez direla jaso eta ez dugula inolako fororik izan guk planteatzen ditugun ekarpen horiek eztabaidatu eta legera eramateko».