Live

Naiz Irratia

Julen (Zazpi Katu gaztetxea): “Ezkutuan eraman duten proiektu bat da”

Auzokideek salatu dute Bilboko Solokoetxe auzoko igogailu berrien lanak hasi direla auzokideen eskariak entzun gabe. Zazpi Katu gaztetxeko kide den Julenekin hitz egiteko aukera izan dugu. Izan ere, gaztetxea igogailu berriak egiten ari diren tokian dago kokatuta.

Audio_placeholder

Julen (Zazpi Katu gaztetxea): “Ezkutuan eraman duten proiektu bat da”

Loading player...
Solokoetxe igogailua obrak
Solokoetxe igogailua obrak (@solokoetxeacces)

7 katu gaztetxeko asanbladak ohar bidez argi adierazi du auzokideak kontutan izan gabe eginiko proiektua dela, enpresa pribatuen interesei begirako azpiegitura dela eta kontrol sozialerako erabiliko dutela.


Julen zazpi katu gaztetxeko kideak kritikatu du «ezkutuan eraman duten proiektua» izan dela, eta gainera, «informazio falta» salatu du. Udaletxea jotzen dute egoera honen erantzuletzat, eta nahiz eta obra hasita egon, haien jardunarekin aurrera jarraituko dutela adierazi du.

Jaurlaritza Logoa