Live
Sara (ahotsa), Paskal (programazioa, koruak) eta Julenek (gitarra, koruak, programazioa, sintetizadorea, bateria) osatzen dute Merina Gris. Hasieran singelak ateratzen hasi zen talde misteriotsua. Sorreratik aurpegia ezkutatzea “intereseko zerbait” eta “identitatearen parte” bilakatu dela diote musikariek.
Zuzenekoetan energia «era naturalean» ateratzen zaie. Bilatzen dutena ez da jatorrizko instrumentuak soilik jotzea, «eroso jotzea» baizik, Paskalen hitzetan «eroso ez egotean, zuzenekoak duen energia galdu dezakeelako».
Gainera, taldeak duen publikoaren aniztasuna positibotzat hartzen dute. Uste baino jende desberdin gehiago batzen dute eta publikoa oso adi eta jakinminarekin izaten da kontzertuetan.
Esperimentazioa ardatz hartuz, musikalki erabiltzen dituzten ahotsaren trataera, isiluneek eta triggerrek duten intentzionalitateaz mintzatu dira eta ‘Ez geratu azalean’, ‘Al mar’ edota ‘Antes no era más feliz’ abestien atzetik zer dagoen ere kontatu digute.
«Zaila da azalean ez geratzea, estimuluz beteta gaude eta zaila da sakontzea. Egunerokoan hautu bat egin behar da. Zenbat kostatzen zaigun hortzak garbitzean esaterako, hortzak garbitzea bakarrik egitea, txioak irakurtzen hasten gara bitartean edo bestelako gauzetan», kontatu digu Julenek ‘Ez geratu azalean’ kantuaz.
Konposatzen jarraitzen dute eta ideia asko dituzte, baina, oraingoz, ez dute disko berririk ateratzeko beste abesti Hala ere, elkarrizketa egin genuenean ‘Zerua oraina’ diskoaz aritu bagara ere, gutxira, ‘Gureak ez zirenak’ EPa iragarri dute abenduaren 2rako. Abenduaren 11n Durangoko Azokako Ahotseanean egingo dute 2022ko Euskal Herriko azken kontzertua, eta ez dute gelditzeko asmorik.