Live
Rockaren bueltan ertz desberdinetatik ibili dira eta 9 kantu grabatu dituzte Sevillako La Mina estudio aski ezagunean. Madrilen egin zuten lehen aurkezpen emanaldia, eta bertan izango dira, Moby Dick areto ospetsuan asteburu honetan ere, azaroaran 26an, eta ziur jende anda elkartuko dela, aurrekoan dena saldu baitzuten.
Hala, duela aste batzuk NAIZ Irratian izandako elkarrizketa gogora ekarri nahi izan dugu. Bertan, abestiz-abesti aletzen joan zen Iker Hernandez taldekidea. Gainerakoak Raul Abuin, Eduardo Amado, Iker Amezaga eta Guido López de Vicuña dira.
Musikalki, esan dugun bezala rockaren ertz desberdinak landu dituzte. Gitarra akustikoak presentzia dezente duen abestiren bat, indie-pop kutsua duen besteren bat, raparen zantzuak dituenik ere bada edota erdi technoa den abesti bat ere bai diskoa ixteko.
Hitzetan, berriz, gizakiari egindako kritikak, bizirauteari buruzko gogoetak eta maitasunari buruzkoak ere bai. Baina, batez ere, egunerokotasuean ganerari begira jartzeko bide ematen dute, pertsona perfektua izan nahi horretan belaunaldi galdu ere bihurtzen garela edota onenak garenaren ustean pertsona huts bihurtzen garela ere kontatzen digutelako haien kantuetan Siete C taldekoek.
Esan bezala, azaroaren 26an Madrilgo Moby Dicken izango dira, baina, abenduaren 16an Donostiako Kutxa Kultur Klubean izango dira eta, urtarrilaren 27an Bartzelonako Fnac Trianglen.
Mimoz egindako diskoa da ‘El útlimo bastión idiota’, Siete C donostiarren azken perla.