Live

Bigarren Kafea

«Irulegiko eskuan tutik ulertzen ez dela esatea gehiegizkoa iruditzen zait»

Irulegiko baskoien herrixkako aztarnategian antzinako euskararen idazki zaharrena aurkitu du Aranzadik. Juan Inazio Hartsuagaren analisiak testuaren interpretazioan «gehiegizko zuhurtzia» azpimarratu du. 

Audio_placeholder

«Irulegiko eskuan tutik ulertzen ez dela esatea gehiegizkoa iruditzen zait»

Loading player...

'Sorioneku' izan da azken 24 orduetako hitza. Hori izan baita adituek Irulegiko Eskuko testutik transkribatzea lortu duten hitz bakarra. Testua iberiar idazkeratik moldatutako alfabeto batean idatzia dago, eta dagoeneko asko saiatu dira euren interpretazioak egiten. 

Juan Inazio Hartsuaga antropologian adituak aurkikuntza historiko honen nondik norakoak azaldu dizkigu. «Nobedadea da hizkuntza hau latinaren aurrekoa dela» esan digu, eta horrek mito batzuk hausten dituela. «Euskarazko 'on' hitza lantineko 'bonusetik' zetorrela uste zuten batzuek, baina honek erakutsi digu ezetz». 

Garaiko ohiturei buruzko informazio eskaintzen digu Irulegiko Eskuak. Adibidez, jendeak irakurtzen zekiela. «Ez dakigu hau jauntxoren bat edo besteak baino gehiago zen, baina ateetan hori jartzen bazuten pentsa dezekegu gehienek irakurtzen zekitela».

Zalantza asko piztu ditu aurkikuntzak, eta Juan Inazio Hartsuagak testuaren bere analisia egin du. «Nik interpretatzen dudan hau izan liteke, edo ez, baina testua aztertuta euskararen kutsua ikus daiteke eta tutik ulertzen ez dela esatea gehiegizkoa iruditzen zait» gaineratu du Hartsuagak. 

Jaurlaritza Logoa