Live
Ane Elizegi Agirre arkitektoari esker, gaiaren inguruan hausnartu eta datuen bueltan aritu gara; «egungo errealitatea gordina da, gazte batek, batez beste, soldata garbiaren %60 bideratu behar du etxebizitza alokatzera».
Merkatu librearen logika eta jabetza pribatuaren kulturaren baitan etxebizitzak irabaziak lortzeko espekulazio tresna hutsal bilakatu dira. 2008ko krisiaz geroztik alokairuak gazteen soldatak baino zortzi aldiz gehiago igo dira. Honen ondorioz, EAEko batez besteko emantzipazio adina 30,2 urtekoa da, eta emantzipatuta ez daudenen 10tik 9k emantzipatuta egon nahiko lukete.
Arazoaren aurrean instituzioek dagokien ardurari ez diote behar bezala heltzen, izan ere, alokairuen prezio libreak mugatzen ez diren bitartean, laguntza bat jasotzeak ez du etxebizitza baterako sarbidea bermatzen. Emantzipatzea lortzen dutenek pairatu behar dituzten egoeren artean, gainesfortzua, menpekotasuna, desegonkortasuna eta frustrazioa daude, besteak beste.