Live
Cuba-Euskadi erakundeko ordezkari Jose Manzaneda eta Santutxun bizi den Tony Merlan kubatarrak eman digute bai Ian urakanak eta bai AEBtako blokeoaren eraginaren berri.
AEBtako zenbait ekintzaile eta erakundek Joe Biden presidenteari eskatu diote urakanaren ondorioei aurre egin ahal izateko blokeoa behin-behinean bertan behera uzteko. 'The New York Times' egunkariak kaleratu du gutuna eta ikusteke dago erantzun baikorrik izango duen. Gaur gaurkoz, errealitatea da blokeoak 60 urte dirauela indarrean.
Urriaren 9an, igandea, Kubarekiko elkartasunezko eta blokeoaren aurkako ekintza bikoitza izango da Bilbon: udaletxearen aurrean elkarretaratzea, 12: 00etan, eta, aurreko orduetan, itsasontziz ibilaldi bat Bilboko itsasadarrean zehar, Orlis Pineda kubatarraren musikaz girotuta.