Live

Naiz Irratia

Zientziari begiratua Koldo Gartzia eta Izortze Santinekin

Pandemia bere azkenak bizitzen ari dela iradoki dute nazioarteko erakundeetatik, baina birusak gurean jarraituko duela ohartarazita. Horixe abiapuntu hartuta, eskuartean dituzten ikerketa bana ekarri digute ikasturte honetako lehen solasaldira bi zientzialariek.

Audio_placeholder

Zientziari begiratua Koldo Gartzia eta Izortze Santinekin

Loading player...
Osasun zentroetan bezala, derrigorrezkoa da oraindik maskararen erabilera garraio publikoan HEHn. Azken honek eztabaida piztu du
Osasun zentroetan bezala, derrigorrezkoa da oraindik maskararen erabilera garraio publikoan HEHn. Azken honek eztabaida piztu du (GETTY)

Aurten ere Hariaren lehen edizioan izango ditugu, bi astez behin, Izortze Santin eta Koldo Gartzia zientzialariak. Zientzia arloari begiratua emateko probestuko dugu tartea, nola ez, azken bi urteetan gure bizitak baldintza dituen pandemia bistatik galdu gabe. Hala egin dugu ikasturteko lehen solasaldian: Munduko Osasun Erakundeko zuzendariak bezala, eurek ere uste dute posizio «hobeago» batetik begiratzen diogula pandemiari, eta balitekeela pandemia, bere horretan, amaieratik gertu egotea; baina gogoratu dute horrek ez duela esan nahi birusa desagertuko denik. Kontrara, seguruenik aurreko agerraldiak baino malguago, baina esan dute ezin dela baztertu udazken honetan agerraldi berririk egongo ez denik. 

Pandemiaz harago, eskuarten dituzten ikerketen berri ekarri digute solasaldira: Santinen kasuan, 1 motako diabetesaren inguruan egiten ari diren ikerketa azaldu digu, zehazki, intsulina ekoizten duten zelulen suntsipenean parte hartzen duten faktoreez. Gartziak, berriz, euskal populazioak duen hesteetako gaixotasun inflamatorioaren eta kolon eta ondosteetako minbiziaren oinarri genetikoaz jardun zaigu. 

 

Jaurlaritza Logoa