Live
'Dementzia bizitzen' proiektuari buruzko hitzaldia eskaini du gaur arratsaldean BuruBihotzez elkarteak; Alzheimerrak jotako senitartekoen elkarteak. Igone Etxeberria Psikologian doktorea eta Asier Arrizabalaga fisioterapeuta izan dira hitzaldiaren arduradunak.
Etxean bizi diren dementziadun pertsonei zuzendutako interbentzio programa da 'Dementzia bizitzen'. «Eskuhartze horretan, astean hirutan ekintza desberdinak egiten dituzte: gogoratzen, mugitzen eta sentitzen» esan digu Etxeberriak.
Sentitzen tartean, sukaldaritza, lorezaintza, musikoterapia eta txakurrekin terapia lantzen dituzte, besteak beste. «Ebidentziak esaten du animaliekin egiten diren terapiak eta musikoterapiak onura asko dituztela» kontatu digu Arrizabalagak.
«Helburu nagusietako bat dementziaren inguruko sentsibilizaizoa sortzea da». Horretarako, ezinbesteakoa da komunitatearen inplikazioa. «Boluntarioekin egiten dugu lan, hori da gure ezagurri garrantzitsuetako bat».
Dementzia mota ugari daudela azaldu digute eta proiektuaren nondik norakoak ezagutu ditugu Bigarren Kafean.