Live

Haimar Altuna: «Itxaropenaren banderarekin borrokan jarraitzea dagokigu»

Frankismoak gauzaturiko azken exekuzioen 47. urteurrenean, Jon Paredes eta Angel Otaegik egin moduan, esperantzaren bandera altxatzeko deia egin du Sortuko kideak. «Esperantza aktiboarena, nazio harrotasunarena, antolakuntzarena eta borrokarena, Txiki eta Otaegik altxatu zuten bandera hori».

Audio_placeholder

Haimar Altuna: «Itxaropenaren banderarekin borrokan jarraitzea dagokigu»

Loading player...
Haima Altuna 2021eko gudari egunaren aurkezpen agerraldian.
Haima Altuna 2021eko gudari egunaren aurkezpen agerraldian.

Irailak 27a «erreferentziazko» eguna da ezker abertzalearen baitan. Haimar Altunak dio oroimen kolektiboan «iltzatuta» gelditu den eguna dela.

Txiki eta Otaegiren exekuzioaz 47 urte pasata, herriaren egoerak «argi-ilunekin, askoz hobera» egin duela nabarmendu du Sortuko kideak. Aldiz, ez du aldaketarik ikusi nazio eraikuntzan. «Gure herriak zapaldua jarraitzen du bi estaturen menpe. Zentzu horretan, bidegurutze historiko batean gaude, aldaketa sakonen garaian. Gure ustez, aldaketa horien norabidea dago jokoan eta horretan eragiten jarraitu behar dugu».

Gazteriaren garrantzia aldarrikatu du Sortuk gudari egunean. Ezinbestekotzat jo du Haimar Altunak etorkizuneko belaunaldiek «iturri beretik» edaten jarraitzea, proiektu independentista indartzen jarraitzeko. 

«Gatazka politikoa desitxuratu edo ezkutatu nahi dute»

Irailak 27aren oroimena kriminalizatzeko aukeraz, «hainbat sektorek memoriaren eta errelatoaren batailaren beharra» dutela kritikatu du Haimar Altunak. Sorturi memoria osoa eta inklusiboaren alde lanean jarraitzea dagokiola baieztatu du.

Jaurlaritza Logoa