Live
Fratelli d´Italia, Forza Italia eta Liga Norte alderdien batasunak bozen %44a eskuratu du. Espero zena «zehaztu» dela, azaldu du Alessandro Rutak. Honela, Italiak lehen lehen ministro emakumea izango du. Otxandion bizi den italiarrak lehen ministro emakumea ultraeskuinarekin iristea deitoratu du.
Giorgia Meloniren gorakada boto joeraren aldaketaren ondorio dela uste du Rutak. «Liga Norteko botoak Giorgia Melonirengana joan dira. Liga Nortek ia hiru milioi boto galdu ditu, eta gorakada nabarmena Fratelli d´Italiak izan du. Beraz, transplante bat bezalakoa izan da».
Ezkerrari dagokionez, gabeziak dira nagusi. Alessandro Rutarentzat «benetako ezkerrak» ez du ordezkapenik izango, ez delako botoen %5era iritsi. Aldiz, aferak aurreikusten ditu Alderdi Demokrataren baitan, instituzioetara jotzeko izan duen ohituragatik. «Sekulako hondamendia izan du Alderdi Demokratak estrategiari dagokionez. Erico Letta idazkari nagusia edonorekin koalizioan joaten saiatu da, eta azkenean ia bakarrik gelditu da».