Live
Komedia ardatz, diasporako euskaldunen bizipenak kontatzen ditu 'El Vasco Filmak'. «Badira oso euskaldun sentitzen diren, baina Euskal Herria mapan kokatzen ere ez dakiten Argentinarrak» dio Usabiagak, eta filmak topiko horien inguruan barre egiten du, beti ere umoreari errespetuz helduz.
Lantaldean Itziar Aizpururen gisako artistak izateak admirazioa sorrarazten dute, eta umoretik haratago, emozioak ukitzen ditu filmak. «Emozioen bidaia bat da, barre egiteko drama bat den arren, malkoren batzuk ere ihes egin dute ikusleen artean, jendea oso identifikatuta sentitu baita».
Euskal Herritik kanpo prestigio ona lortzen ari da euskal zinema, eta Josebari egotzi diote Zinemira sariaren bitartez Txema Areizagari omenaldia egiteko ardura. Izan ere, Joseba Usabiagak ere bere izena lortu du zinemaren munduan, eta kritikaz gero eta gehiago disfrutatzeaz gain, urtez urte alfombra gorrian ere erosoago sentitzen dela onartu digu.