Live

«Azpiegitura honek lurralde honi dakarzkion onurak kalteak baina handiagoak dira, bai ala ez?»

Aritz Otxandiano, Fagor taldeko iraunkortasun zuzendariak Statkraft enpresa norvegiarrak proposaturiko bi parke eolikoei buruzko onurak kolektiboki erantzun behar direla baieztatu du. Proposamena «ezberdintzat» jo du, lurraldeko eragileei eskainitako parte-hartze aukeragatik.

Audio_placeholder

«Azpiegitura honek lurralde honi dakarzkion onurak kalteak baina handiagoak dira, bai ala ez?»

Loading player...
Aritz Otxandiano, Fagor taldeko iraunkortasun zuzendaria.
Aritz Otxandiano, Fagor taldeko iraunkortasun zuzendaria. (Fagor)

Fagor «prest dago» Debagoienako gainontzeko eragileekin batera Statkraft enpresa publiko norvegiarrak proposaturiko parke eolikoek «eskaintzen duten aukera esploratzeko». Enpresa gipuzkoarrak 2021. urtean adosturiko estrategiaren baitan, aktibitate industrialaren deskarbonizazioa du xede. Aritz Otxandianok onartu du «arazoaren parte direla», jaurtitzen duten CO2a dela eta. «Industria deskarbonizatzeko beharra dugu. Ezinbestean, erregai fosiletan ematen den energia kontsumoa berriztagarrietara pasa behar du».

Aldi berean, energiaren kostuaz kezka du Fagorrek. Prezioen gorakadak zuzeneko eragina izan du lehiakortasunean zein urteko emaitzetan. «Energia krisia hasi denetik, urtebeteko epean, 70 milioi euroko gainkostua suposatu du energia kostuak. Ideia bat egiteko, urteko irabaziak 50 - 60 milioi euroren bueltan ibiltzen dira. Ezer egingo ez bagenu, gainkostu honek gure irabazi guztiak jango lituzke». Egoera jasateko, gainkostuaren zati bat produktuen prezioen gorakadan aplikatu du Fagorrek eta epe luzeko energia kontratuak negoziatu ditu.

Erantzun beharreko hiru galdera

Aritz Otxandianok onartu du Statkraftek proposaturiko proiektua konplexua dela, eta kontrakotasunak sortzen dituela. «Ukaezintzat» jo du lurraldean izango lukeen inpaktua. Ondorioz, hiru galdera proposatu ditu: «Lehena da herri industrial bat izaten jarraitu nahi dugun. Erantzuna baiezkoa bada, ea industria hori deskarbonizatu behar dugun; eta erantzuna baiezkoa bada, nola egiten da hori?»

Euskal industriaren kontsumo beharra asetzeko, Fagorreko iraunkortasun zuzendariarentzat ez da nahikoa energia banatua ala panel fotovoltaikoak baliatzea. «Modu kolektiboan», lurraldeari dakarzkion onurak kalteak baina handiagoak ote diren galdetzearen beharra nabarmendu du.

Jaurlaritza Logoa