Live
Bizkaiko metalgintza sektoreko langileak protestetan diren egunean, sektore horretan Arabako enpresa batek markatu duen mugarri izan dugu hizpide tertulia ekonomikoan: Gasteizko Mercedes lantegiko langileek aste honetan egin duten grebaren ondorioak aztertu ditugu Angel Toña eta Ainhoa Etxaiderekin. Zuzendaritzak onartu du produkzioa eten egin behar zian dutela lanuztearen ondorioz, nahiz eta ez diren ados jarri protestaren jarraipenaren inguruan; sindikatuek diote langileen %95ak egin duela bat, zuzendaritzak, aldiz, %75ak.
Bestalde, Espainiako Gobernuko presidenteak asteazken honetan iragarritako argindarraren BEZaren murrizketaz ere jardun gara tertuliakideekin.