Live

Ioar Aizpurua

G-Eazy eta Halsey gorako bidean berriro 'Him & I' izeneko kantuarekin

2017. urtean eman zuten ezagutzera 'Him & I' izeneko lana G-Eazyk eta Halseyk Dance eta estilo elektronikoa uztartuz. Euskal Herrian ere sona itzela lortu zuen bere garaian, eta ederra da oraindik atzean geratzeko asmoak erakusten ez dituela ikustea.

Audio_placeholder

G-Eazy eta Halsey gorako bidean berriro 'Him & I' izeneko kantuarekin

Loading player...
G-Eazy eta Halsey
G-Eazy eta Halsey (Prest!)

Abenduan beteko dira 5 urte, G-Eazy rapeatzaile kaliforniarra eta Halsey AEBtako abeslari, aktore, aktibista eta konpositorea elkartu zirela, 'Him & I' izeneko kantua argitaratu ahal izateko. Beraiek jarri nahi izan ditugu aste honetako 'Prest!' saioko lehen lerroan, berriro ere arrakasta zerrendetan gora egiteko itxura guztia erakusten bai dute. 'The Beautiful & Damned' albumaren barruan eman zuten ezagutzera, eta Euskal Herrian ere, sona handia lortzera iritsi ziren.

Gurera begirakoari dagokionean berriz, Amaia Romero Iruñeako abeslari zein konpositorea eta Aitana Ocaña Bartzelonako abeslari eta aktorea sailkatu ditugu, asteko kanturik entzunenaren egile bezala. Biek lehiatu zuten Operación Triunfon eta Romero, Alfred Garcíarekin batera, 2018ko Eurovision Jaialdian Espainiaren ordezkari izan zen «tu canción» lanarekin.

Hauek dira saioan entzun ditugun kantuak:

1. Zarcort, Kairo - Partiéndonos la madre
2. LF SYSTEM - Afraid To Feel
3. Calvin Harris, Dua Lipa, Young Thug - Potion
4. G-Eazy, Halsey - Him & I
5. ATEEZ - Utopia
6. Nessa Barrett - dying on the inside
7. Amaia, Aitana - La Canción Que No Quiero Cantarte
8. Seafret - Atlantis
9. OneRepublic - I Ain't Worried
10. BLANCO - Nostalgia
11. Manu Chao - Me Gustas Tu

Jaurlaritza Logoa