Live

Bigarren Kafea

Jon Martin: «Mundu akademikoak dibulgatzen ez du asmatzen»

Audio_placeholder

Jon Martin: «Mundu akademikoak dibulgatzen ez du asmatzen»

Loading player...
Jon Martin elkarrizketatu dugu Bigarren Kafean.
Jon Martin elkarrizketatu dugu Bigarren Kafean. (Maddi Suarez)

Xabier Leteren 40 abestiren azterketan oinarritu da Jon Martin Etxebesteren doktore tesia. Martxoaren 25ean egin zuen oiartzuarrak bere lanaren defentsa eta Psikodidaktikan Doktore da ordutik. «Ez nuke esango psikodidaktikaren inguruko tesi errepresentatibo bat denik; literaturatik gehiago du».

Komunikazioarekin loturiko edo komunikazioak garrantzia duen lanetan aritu izan da Martin. Kazateri, gidoilari, haurren irakasle, erakunde publiko bateko komunikazio arduradun eta unibertsitateko irakasle modura aritu da oiartzuarra. «Tesia egiterakoan kontuan izan dut zein izango zen hartzailea, zer eta nola esan… hor aurkitu dut nire lekua»

Aberria, galera eta maitasuna izan dira Leteren kantagintzaren hiru ardatzak Martinen arabera. «Herrian bizi eta herrian erbeste intelektual bat bizitzea, hori da gai nagusietako bat». Maitasunaren inguruan berriz, maitasuna bera, maitasun harremanak eta kristautasunak eragindako bikote harremanak dira Leteren kantuetan aurkitu daitezkeenak.

70. hamarkadako letragile onenen pare jarri du Martinek Lete, Xalbadorrekin eta Uztapiderekin batera. Bertsolari ez zenik ere ez lukeela ukatuko adierazi du oiartzuarrak. «Bertsolaritzatik asko edan zuen eta bertsolaritzari asko eman zion». 

Bigarren Kafean luze eta zabal aritu da Jon Martin Xabier Leteren kantagintzaren inguruan.

Jaurlaritza Logoa