Live

NAIZ Irratia

Galder Barbado: «Badakite inpunitate osoa dutela nahi dutena egiteko»

Lau urteko espetxe zigorra jasotzeko mehatxupean den Galder Barbadok herritarren babesa eskertu eta berriki Guardia Zibilaren aldetik jasandako jazarpena salatu du, haiekin kolaboratu, alegia, haien informatzaile izan dadin. Jasandako presioren berri eman du Naiz Irratian.

Audio_placeholder

Galder Barbado: «Badakite inpunitate osoa dutela nahi dutena egiteko»

Loading player...
Galder Barbadaok pasa den astean sallatu zuen jazarpena Sortuko Haimar Altunarekin eta bere abokatu Ainize Martínezekin batera.
Galder Barbadaok pasa den astean sallatu zuen jazarpena Sortuko Haimar Altunarekin eta bere abokatu Ainize Martínezekin batera. (Maialen ANDRES | FOKU)

Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazte arabarrei lau urteko espetxe zigorra ezarri zieten gazte mugimenduan egindako lanagatik. Helegitea Auzitegi Gorenean jarrita, honen erabakiaren zain daude gaur egun. Amurrioko Galder Barbadok, pasa den astean publikoki salatu zuen Sortuk iragarritako agerraldi batean, Guardia Zibilaren jazarpena pairatzen ari zela. Orduan esandakoak berretsi ditu Barbadok Naiz Irratiaren mikrofonoan, «badakite inpunitate osoa dutela nahi dutena egiteko».

Uste du «kasualitatez» gelditu zutela bera eta lagunak. NANak eskatzean nor zen ohartu ziren eta «urduri» jarri zirela dio, jarraian «deika» hasteko. «Orduan aldatu zen erabat kontrola» gazte arabarrak gogoratu duenez. Gazteak banatu eta banan-banan galdekatu zituzten. Orduan izan zuen Barbadok lehen hartu emana "Harley" delakoarekin. «Bakarrik berak hitz egin zuen. "Harley" zuela izena eta ezagutzen ninduela, bazekiela nondik ibiltzen nintzen eta zer egiten nuen. Bazekien epaiketa nuela eta berak lagun egin ahal zidala zioen, baina horren truk zerbait kontatu behar niola». Hori izan zen "Harley"-k Barbadorekin izandako lehen elkarrizketa, ez ordea azkena. Duela hilabete pasatxo izan zen hori.

Telefono deiak

«Ez genuen uste jarraipenik izango zuenik» azaldu du Barbadok. "Harley"-k ordea, kontrolean azaldu zion berriz ere deituko zuela eta mehatxua bete zuen gaztek gogorarazi duenez, «Galder qué pasa, te acuerdas de mí soy Harley esan zidan. Hasieran txantxa zela uste nuen, baina oso ahots adierazgarria zuen».

Jazarpena ez zen bertan amaitu, ostera ere dei gehiago helduko ziren-eta. Guardia Zibilak adierazi zion Galder Barbadori haiekin kolaboratzekotan, hark onurak izango zituela zabalik duen auzian. Guardia Zibilarekin kolaboratzea ez du pentsatu ere egin Barbadok, are gutxiago polizia-etxean bertaratzea gazteak adierazi duenez; «halakoak egiten badituzte egunean zehar eta aurpegia estali gabe, zer ez dute egingo komisaldegian?». Gaur egun, salaketa jarrita du Barbadok Guardia Zibilaren aurka gertakariongatik.

Herritarren babesa

Esan bezala, Auzitegi Gorenaren erabakiaren zain daude egun bai Barbado baita Zelaia ere. Barbadok onartu du, «pixkat luzea» egiten ari zaiela itxaronaldia, eta egunerokoa ez dela erraza izaten ari. Baina era berean, harro eta pozik dago herritarrek haien kasuarekiko erakutsi duten babesagatik. «Herri honek erakutsi du elkartasuna eta militantzia politikoa direla herri honen balore esanguratsuenak» nabamendu du.

 

 

Jaurlaritza Logoa