Live

Eli Pagola

«Kultura sustatzea ez dagokio militantziari soilik»

Arrasateko ‘Kooltur Ostegunak’ ekimenaren 2021-2022 edizioa azken txanpan sartu da eta Iker Barandiaran kidea Kultur Harian saioan izan da proiektuaren gaineko xehetasunak ematen.

Audio_placeholder

«Kultura sustatzea ez dagokio militantziari soilik»

Loading player...
(Peru ATXA)

Ostegunetako kultur eskaintza harrotu asmoz ekin zioten Arrasaten ‘Kooltur Ostegunak’ ekimenari. Musika-zaletasunak bultzatuta hasi ziren elkartzen eta, urtez urte, askotariko diziplina, estilo eta formatuak eraman dituzte Arrasateko Gaztetxera. 

Talde ezagunak zein ez hain ezagunak, euskaldunak zein nazioartekoak, gazteen interesekoak zein helduagoen gustokoak... kalitatezko eskaintza du helburu ekimenak eta, jakina, horrek ez du zertan ospearekin lotuta egon. 

‘Kooltur Ekintza’ taldea da ekimen hau gorpuzten duen taldea. Filosofia argi bati jarraituz, irabazi asmorik gabeko taldea da honakoa, kide guztiak borondatez jarduten dira eta ostegunetako ekimenetan lortutako dirua taldea eta baliabideak mantentzeko baliatzen dute. Izaera autonomoa bertutetzat du taldeak eta, era berean, elkarlanaren aldarria egiten du, kultura sustatzeko gako garrantzitsua delakoan. 

‘Kooltur Ekintza’ taldeko Iker Barandiaran izan da Kultur Harian.