Live

Bigarren Kafea

Lamiak: «Melodia ilun eta abesti goxoen arteko jolas bat da diskoa»

Lamiak talde donostiarrak 'Itzalak, Argiak' diskoa argitaratu du, 10 abestiz osatutako disko heterogeneoa. Taldearen bigarren lana da, 2019an 'Itsuen Aroa' argitaratu ostean. 

Audio_placeholder

Lamiak: «Melodia ilun eta abesti goxoen arteko jolas bat da diskoa»

Loading player...

'Itzalak, argiak' izeneko diskoa argitaratu du Lamiak taldeak, beren ibilbideko bigarren lana. Gaztain estudioetan grabatua, melodiez jantzi dute haien berezko rock astuna Ander Aranburuk, Xabi Arrazolak eta Xabier de la Fuentek. 

'Eskerrak' izena du diskoko lehen abestiak, eta «bizitzari» eskaini nahi izan dizkiote, «erakutsitako lezio guztiengatik» esan digute. Aurreko lana baino heterogeneagoa da bigarren hau, stoner estilotik pixkat aldendu dira rocka zentzu zabalago batean jorratzeko. «Prozesua askoz jantziagoa eta helduagoa izan da» aitortu dute. «Estribillo eta ahotsek garrantzia handiagoa dute oraingoan».

Aurreko lana, 'Itsuen Aroa', 2019 bukaeran argitaratu zuten eta beraz, ez zuten zuzeneko asko eskaintzeko aukerarik izan. Baina argi eta garbi utzi digute diskoak «ez duela zerikusirik pandemiarkein».  Hala ere, asko ikasi dute urte hauetan. «Ikaste prozesu batetik gatoz, lehenengo diskoko gauza guztiak baloratu ditugu eta hori nabari da». 

Eñaut Gaztañagarekin egin dute grabazioa berriro, Gaztain estudioetan. 

Bigarren Kafean izan dira abesten eta gure galderei erantzuten.

Jaurlaritza Logoa